Beasain (Gipuzkoa)

Eskolan klaseak gaztelaniaz

Eskolan klaseak gaztelaniaz Eskolan klaseak erdaraz izaten ziren. Erdaraz zerbait bazekiten ordurako, herrian esne-saltzen ibiltzen zirelako beharbada.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BEA-016-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan klaseak erdaraz izaten ziren. Erdaraz zerbait bazekiten ordurako, herrian esne-saltzen ibiltzen zirelako beharbada.

Transkripzioa

- Eta eskolan, ez dakit, klaseak eta erderaz izango ziren…
- Bai. Euskeaz ez zan eitten orduun, e?
- Eta ondo moldatzen ziñeten edo…?
- Erdeaz. Bai. Hemengo zeak esaten zoon, gaztenak, [Batisek], dana euskeaz, erdeaz tutik ez jakin, ta hari txarrena gertau zitzaiona erdeaz entenditzen ez ta eskolaa jun. Ta ze esaten zioen ez zekiñen. Harek beti hua esaten do. Nik ez dakit… guk ez dakit hoinbesteaiñoko… Nik ez det uste hoinbeste diferentzi izan gendunik. O esne-partitzen ibiltzen giñela o kaleko jendekin gehio zeatu giñelako o… Zeatik esne-partitzea´re juten giñen gu behera, kalea, astokin gerrako garaien.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia