Ereño (Bizkaia)

1918an Bengetze baserrian jaioa

1918an Bengetze baserrian jaioa <p>1918an jaio zen Bengetze baserrian eta bertan bizi izan da beti azken urteetan Aurrekoetxe baserrira joan artean. Aita Mendarokoa zuen eta ama Bengetze bertakoa. Bi neba-arreba izan zituen, baina biak umetan hil ziren. Amak kontatzen zizkion umetako kontuak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERE-005-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1918an jaio zen Bengetze baserrian eta bertan bizi izan da beti azken urteetan Aurrekoetxe baserrira joan artean. Aita Mendarokoa zuen eta ama Bengetze bertakoa. Bi neba-arreba izan zituen, baina biak umetan hil ziren. Amak kontatzen zizkion umetako kontuak.

Transkripzioa

- Lehenengo eta behin esan zeure izena eta bi abizen.
- Maria Luisa Elorza Ugarriza.
- Bale. Eta noiz jaixo ziñen?
- Zemendixen 23en, urtie 18. (1918)
- Eta nun jaixo ziñen?
- Han Bengetzen, beste baserrixen.
- Bengetzen. Eta gero hona ezkondu ziñen?
- Ez, ez. Bengetzen ezkondu ta egon naz bizitzen ni... Zemat urte Iñaki hamen?
- SEMEA: Hemen ez dakitz zemat urte baia...hemen hamabost urte inguru ixengo die.
- Hamabost. Ixengo die hamabost?
- SEMEA: Edo hamabi-hamabost.
- Bai, bai. Bai. Ba ordura arte.
- Orduen zure aitxe ta ama be Bengetzekuek ziren?
- Ez, nire aitxe Mendarukue ta ama Bengetzekue. Bai.
- Eta zuen familixek bazeukon, holan, goitizenik edo ezizenik edo?
- Ezizena? Nire famelixen ez. Aitxe kiputxe zan ta “Kiputxe”. “Kiputxe”aitxeri. Ta amari, ba, bertokue zan ta Isabel eukon izena ta Isabel.
- Ta zemat neba-arreba ziñien?
- Hiru. Baia bata jaixo zan partuen, halako partuen, ezan ondo jaixo, hildde-edo jaixo biher izen eban eta bigarrena, ba, nebie... hogeta... hogeta bi hillebeteaz hil zan garrotilluaz. Bai.
- Ta gero geratu ziñien zeu eta...?
- Aitxe ta ama.
- Baia zu zer, ume bakarra etxien?
- Bai. Gero bakarrik.
- Ta Higinian gixona-edo ez zan ixen zure nebie-edo?
- E...zer?
- Higinian gixona ez zan ixen zure nebie?
- Nire aman nebie.
- A, zure aman nebie.
- Bai, nire aman nebie ixen zan. Bai. Ta nire amak ez ekon aiztarik, neba-arreba bi izen zien.
- Zeu izen zinen ume bakarra etxien.
- Neu. Neu, neu bakarrik geratu nintzen, hamabost egunekue ni. Ha hil zanien, hamabost egunekue. Bai. Bai, amak esaten dosten "Ezara gero bakarra, e! Ze... nebien mazokadie besuen hartunde zauz-ta". Klaro, amak... altzuen eta hogeta bi hillebeteko umie amagaz usaute ta, kontixu, zeluek eta arrebatxue jo ta mazuaz. Mazutxue eukitxen ei zeban berak olgetako, untziek-eta sartzeko, ta mazuek emon, besuen emon ei dosten mazokadatxue. Gure amak esaten dosten hori.

Egilea(k): Ariane Ensunza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia