Elgoibar (Gipuzkoa)

Ama koinatuarekin ezkondu zen senarra hiltzean

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-019-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ama Goiburu artzain-familiakoa zen, baina beraiek ez zuten ardirik izan. Aitak baserrian lan egiten zuen, baina tratantea zen eta Idiazabalgo alkate ere izan zen. Jose Joakin Irizar zen aita. Ama aitaren anaiarekin ezkondu zen senarra hiltzean. Amak egiten zituen etxeko lanak baina beraiek ere laguntzen zioten. Anai-arreba asko zirenez elkarrekin lo egin behar izaten zuten eta baita amonarekin ere. Amona ona zuten. Berari amonaren izena jarri zioten. Etxeko giroa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aitta ze zan? Artzaia esan diazu?
- Ez, artzaia zan aman familie, guk ez genduan ardiik euki sekula. Aman familia zan Goiburu, artzaitarra.
- Eta aittak zetan eitten zaban lan?
- Aittak baserrin, baiña aittuta, entzunda dakat, e, tratantia zala. Tratante honek, ganauakin… Ta, gaiñera, orduan, herriko alkatia zan.
- Herriko alkatia, Idiazabalgua?
- Bai. Oiñ´e halaxe dao, Irizar alkatia.
- A. Zelan zakan izena aittak?
- Jose Juakin.
- Jose Juakin Irizar?
- Bai. Ni [ere] askotan, e… alaba Benito ipintzen dau, baiña gero gure ama, pentsaizu, ze… zela, ze estadun geldittu zan, gero anaiakin ezkondu zan, bere anaiakin. Benito. Ta nik badauzkat, ez dakit, e… “carnét de identidad”en “hija” Josefa Antonia y Benito, baiña ni ez naiz Beniton alaba, ni naiz Jose Juakiñen alaba.
- Zelan esan diazu ezkondu zala zure ama? Zeiñekin?
- Nere ama bere gizona zanan anaiekin. Bi, azkeneko bi alabak harenak die, zien. Baiña sekula, apellidua iguala ta sekula ez genduan…
- Klaro.
- … euki, e…
- Iñolako arazorik.
- Ez, horretan ez.
- Orduan, etxeko gauza guztixak, ba, suposatzen dot, ba, etxia garbittu ta holako gauzak…
- Bai, bai.
- Amak eingo zittun danak, ez?
- Bai. Amak-eta, bai eta guk ere bai.
- Zuek ere lagundu bihar.
- Bai, bai, bai.
- Suposatzen dot horrenbeste anai-arreba izanda, ba bueno, baten batekin-edo egin beharko zendun lo, ezta?
- A, bai.
- Zeiñekin tokatzen zitzaizun zuri?
- Ba, ahizpak alkarrekin ta amonakin´e bai, akordatzen naiz ni lo eitten nuana.
- Zu baiño nagusixagua zana, zein zan, mutilla?
- Neskia.
- Neskia. Ta ordun berakin…
- Bai.
- … lo eingo zendun, ezta?
- Ta amonakin ere, akordatzen naiz lo eitten nuan. Gero amona denbora askuan ohian egon zan, erreumiakin-edo. Baiña amona oso-oso… Beti errezatzen lagundu ezkero, dana einda zeon harekin. Oso-oso amona ona zan.
- Oroitzapen ona dakazu, ezta?
- E? Bai.
- Rekuerdo ona.
- Bai, oso zan. Izena ere beria ipini zien nei. Orduan badakizu, amonak bere izena ipintzia-ta, ba…
- Berantzako…
- Bai. Nik askotan, e… hor, e… leetu non, e… egon zala una bat izena kanbiau zeikeena, izena zatarra zeukeenak, ezta? Nahi baldin bazon, ba… Eta esan nun: “Ezta ezeatik ez nauke kanbiauko, nere amonak ipiniko zien ilusiuakin!”
- Hori da.
-Bere izena…
- Mantendu bihar.
- Berakin segittuko nauke, badakit ez dana politta, baiño…
- Eta lehen zauan adiñekuenganako errespetua gaur egunekua baiño askoz haundixaua izango zan, ezta?
- Buu, Jesus!
- Zertan igartzen zan hori?
- Ba, ni ez naiz akordatzen sekula amak jo nittunikan, baiña arpegi serioa ipintzen baldin bazaban, a! errespetua.
- Zeoze gaizki dao hemen, ez?
- Bai, bai. Guk ere eitten giñuzen gure… eskolatik etxerako lagunak-eta nunbaitten okaran batzuk harrapau edo zeoze ta etxera kejiekin eta orduan, ene! gure aman… Jo sekula ez giñuzen ein.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia