Usurbil (Gipuzkoa)

Etxeko janaria eta tomatea gordinik jaten ikasi zutenekoa

Etxeko janaria eta tomatea gordinik jaten ikasi zutenekoa Etxean zer jaten zuten azaltzen du: oinarria txerrikia eta barazkiak izaten ziren (patata asko, tipulak, porruak, tomateak...). Tomatea gordinik jaten 1956 inguruan ikasi zuten. Lehenago tomatea txikituta eta prestatuta jaten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-041-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxean zer jaten zuten azaltzen du: oinarria txerrikia eta barazkiak izaten ziren (patata asko, tipulak, porruak, tomateak...). Tomatea gordinik jaten 1956 inguruan ikasi zuten. Lehenago tomatea txikituta eta prestatuta jaten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ze jaten zenuen etxian?
-Aber. Haragirik ez zan faltatzen. Baiño txerrikiya zan. Basia txerrikiya. Guk'e txerria hil iten genun etxeako ta.
-Ta zuek behiak zeneuzkatenak?
-Behiyak mataderoako hoik. Baiña behiyak bakizu zenbat irauntzen dun, ezta? Hamaika-hamabi urte. Esnia ematen, esnia ematen eta urtian ume bat iten du. Eta umia hazten zanian pues ordun hua karnizeirako edo ateatzen zan.
-Gehienbat ordun txerria, txerrikia?
-Hoi da, bai.
-Barazkiak eta?
-Barazkia asko.
-Ze barazki?
-Dana oaintxe dan bezelaxe, igual-igual.
-Patata ta hoiek?
-Patata, asko.
-Beti ezagutu duzu patata?
-Bai, eta asko gaiñeaz, e. Gar eta baiño gehiyo. Geo pues tipulak, porruk, tomatiak... Tomatia sartu zan honea..., guk tomatia jaten ikasi genun erdaldunak etorri zianian honea.
-Noiz izan zan hori?
-Cincuenta y seis edo cincuenta y siete edo.
-Eta nola izan zan hori?
-Etortzen zien eta gordiñik jaten zuen zea, tomatia. "Kauen la letxe, hauk jaten diek ba zea!". Ta baatzetaa juten zian ta rast!, pasaran hartu ta. "Kauen la letxe" ta. Nik ikasi nun, gue etxekuak'e bai.
-Lehenago nola jaten zenuten ba?
-Ez genun jaten. Iten zan tomatia iten baldin bazan, pues lapikuan zeatu, txikitu ta... Baiño gordiñik ez. Txikituta. Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia