Oñati (Gipuzkoa)

Babarruna, egunero

Babarruna, egunero Babarruna jaten zuten egunero, urdai pixka batekin. Neskame zegoela, babarruna eta gero arrautza edo haragia edo arraina izaten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-105-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Babarruna jaten zuten egunero, urdai pixka batekin. Neskame zegoela, babarruna eta gero arrautza edo haragia edo arraina izaten zuten.

Transkripzioa

- Zein zan, orduko jatordurik korrientiak? Bazkaixa ta afaixa?
- Ba, bazkaixa babia.
- Babia egunero?
- Bai, egunero babia.
- Eta beti egoten zan urdai apurtxo bat edo?
- Bai, urdai pittintxo bat bai. Asko ez zan izango, bi txarrikin pasau bihar izaten zan urtioi ta asko ez zan izango, baiña urdai pittintxo bat danendako. Txoixo bat sartu ta hamaika puska in bihako zan ha, nik uste dot, eta orduan ba holaxe. Eta gero guk e, kriada fan giñanian, ba, jaten, potajia geuk gura geben beste eukitten geben eta gero gaiñian arrautza bat, o arraiña, o okela zati bat o, danetik, etxian baiño gehixau, hobeto jaten geben guk han, askokin be.

Egilea(k): Jon Arkauz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia