Elgeta (Gipuzkoa)

Eibarko azokara saltzera

Eibarko azokara saltzera <p>Baserriko jakiak saltzera Eibarrera joaten zen astoa hartuta. Marmita bizkarrean hartu eta esnea banatzen ibiltzen zen. Auzokoak kalera jaisteko ze garraio erabiltzen zuten azaltzen du. Jende askok urtean hainbesteko bat ordaindu eta postu jakina izaten zuen azokan. Arrautzak eta babak saltzen zituzten, besteak beste, olioa erosi ahal izateko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-029-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserriko jakiak saltzera Eibarrera joaten zen astoa hartuta. Marmita bizkarrean hartu eta esnea banatzen ibiltzen zen. Auzokoak kalera jaisteko ze garraio erabiltzen zuten azaltzen du. Jende askok urtean hainbesteko bat ordaindu eta postu jakina izaten zuen azokan. Arrautzak eta babak saltzen zituzten, besteak beste, olioa erosi ahal izateko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Baserriko gauzak saltzera ze joaten ziñan, Eibarrera?
-Bai, Eibarrera.
-Astuakin?
-Astuakin.
-Zeuena zan astua?
-Bai, bai. Astua etxekua, bai, bai. Eta gero han ba hartu marmitta holan eta Isasira ta bestera ta partitzera esnia, partidu Eibarren.
-Jente asko joaten ziñaten hemendik, ezta?
-Bai. Hiru jeneral faten giñan, hiru faten giñan astuekin.
-Alkarrekin?
-Bai, jeneral inguruan izaten giñan. Ta beste bat faten zan karrokotxiakin, kaballuakin ta karruakin. Ta gero Olabarria beste kamioi batekin. Oiñez be jarraitzeko moduko kamioia zan. Ordu terdi ta eitten zittuan Eibartik Elgetara ta. Sinistu ezindako kontuak dia ta.
-Eibarko merkatu-plazan jente asko egoten zan orduan, ezta?
-Bai, bai. Puestuak be askok, guk ez giñukan baiña abonuak eukitzen zittuen, urtian edo hillian edo tanto pagau ta han beste bat jarten bazan be ha abonaua fandakuan alde in bihar izaten zan Eibarko plazan.
-Danetik saltzen zenduan?
-Bai. Babia ta, arrautzak eozenian. Etxerako jateko falta ta saldu in bihar olixo puxkat edo ekarteko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia