Bixenta Aiastui Aiastui
Oñati (Gipuzkoa) (1933)
Biografia
Garibai auzoko "Koixkar Garaikua" (Korosbizkar Garaikoa) baserrian jaio zen 1933an. Aita zuen bertakoa eta ama, berriz, Berezao auzoko Ertzil baserrikoa. Bederatzi anai-arreba izan ziren. Sarramendiko eskolan ikasi zuen lau urterekin hasi eta hamahiru urtera arte, Gregorio Larrañaga maisuarekin. Neskame egon zen bi urtean Bergarako Ozaeta Jauregian, eta beste hiru urte Oñatiko Zañartu auzoko Etxenagusi baserrian. Hemeretzi urterekin Askazubi baserrira ezkondu zen, bertako Joxe Lizaurrekin. Bost seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ONA-105 | 2009 | Deba eskualdeko ahotsak - Oñati | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute