Oñati (Gipuzkoa)

Neskametzatik baserriko lanetara

Neskametzatik baserriko lanetara <p>Etxenagusiatik etxera bueltatu zen, anaiak soldadu joan behar zuelako. Lan asko zegoen baserrian. Senarra fabrikara joan zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-105-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxenagusiatik etxera bueltatu zen, anaiak soldadu joan behar zuelako. Lan asko zegoen baserrian. Senarra fabrikara joan zen.

Transkripzioa

- Osea, hamahirukin kriada fan ta hemezortzi arte, ta gero atzea etxera bueltau ziñan?
- Bai.
- Etxenagusittik etxera?
- Bai, Etxenagusittik etxera etorri nintzan, bai. Bai, ya aurretik be egon nintzan Bergaratik etorritta Etxenagusira fan artian, hil pare bat hiru baten egon nintzan etxian be, bai. Eta, gero, anaiak soldau fan bihar ebela ta etxera etorri nintzan, Etxenagusittik, bai. Orduan baserrixa, baserrixan lana, orduan bai lana itten zala baserrixan, bueno...!
- Zure aittak betik in dau lana baserrixan edo fabrikan be ibiltten zan?
- Betik. Ez, ez, betik. Hemen gizonak aurretik gure gurasuak danak, hementxe, bai. Ikatz puxketa bat in, urabarrixan ta uraazkenian ta bestela baserrixan, bai. Nere gizona ez, nere gizona fan zan fabrikara, bai.
- Oseake hemezortzi urte arte kriada ta gero ya atzera etxera.
- Bai.

Egilea(k): Jon Arkauz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia