Elgoibar (Gipuzkoa)

Irakaslea kanpotarra zen eta gaztelaniaz ikasten zuten Idiazabalen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-019-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Idiazabalen bertan ibili zen eskolan zazpi urtetik 12 urte ingurura arte, baina askotan ezin izaten zen eskolara joan baserrian lana egoten zelako. Ganaduekin itulan ibiltzen zen sarri. Irakaslea, doña Juana, Artajonakoa zen. Dena gaztelaniaz ikasten zuten eta elizan ere gaztelaniaz egiten omen zen. Gauza oinarrizkoak ikasteaz gain, josten (bainikak egiten) ondo ikasi zuten eskolan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zenbat urterekin hasi ziñan eskolan eta zenbat urtera arte? Idiazabalen bertan egongo ziñan, ezta?
- Bai, bai. Hamabi bat urte arte ibiliko nitzen. Baiño askotan edo soroon lan ein behar zala edo, badakizu, ganauakin eitten zan orduan lana ta ganauan aurretikan, “ittulia” esaten zikon. Bat ibiltzen zan, ezta? irikitzen bezela. Eta orduan soron lan ein biher zala ta askotan eskolara jun be igual gelditzen giñen.
- Eta zenbat urterekin hasi ziñan eskolan?
- Ba ni ez naiz akordatzen zenbat urtekin hasiko nitzen, baiña orduan, e… zazpin bat urtekin edo hola.
- Parbulorik ez zauan, ez?
- Ordun ez zauan parbulorikan, dana iguala zan.
- Zazpi urtetikan hamabi urtera arte.
- Bai, hamabi urte arte, beti-beti jun ezta hori, e!
- Eskola berdiñian beti?
- Bai, beti. Maistra bat genduken…
- Zela zakan izena maestrak?
- Doña Juana. Artajonakua zan.
- Artajonakua. Euskalduna, ordun?
- Ez, ez, kastellania. Artajona Riojan edo Naparrua hurrian edo…
- A, bai, bai, bai. Naparroa, Naparroa […].
- Naparrua hurrien-edo, baiño bueno, euskerarikan, ordun eskolan ez zan euskeraz ezer esaten.
- Naparra izanda, baiña…
- Dana erderaz.
- Dana erderaz eitten zenduten Idiazabalen, e?
- Bai. Euskeraz ezta pentsau ere!
- Eta liburuak eta dana erderaz?
- Dana erderaz.
- Dana erderaz.
- Dotriñia ta dana erderaz. Elizan ere, gero komuniua ein bihar gendunian ta, elizan ikasten… dotriñia. Eta, nik uste dot, elizan´e ez dakit ez genduan erderaz eitten.
- Arrarua baiña, Idiazabal hain herri euskalduna izanda-ta.
- Bai, baiña ordun, e… ez dakit, ba, nik…
- Ezberdiña zan, ez?
- Bai. Beno, Franco gerogo etorri zan, baiña… Baiña eskolan. behintzet, dana erderaz.
- Dana erderaz eitten zan?
- Bai, dana erderaz. Ta eskolan ze ikasten genduan ba guk orduan? Ba, “sumar” ikasi genduan.
- Irakurtzen pixkat.
- Bai, irakurtzen ta ostien, bainikia eitten, bainikak eitten. Holan maistria gehixao okupatze] zan. Gu bordatzen edo bainikak eitten, hori ondo ikasi genduan. Bainikak eitten.
- Bai, e… etxeko lanak eta holakuak, ez?
- Etxekuak ez, josteko.
- Bai.
- Bainikak, ez dakizu zer dan bainikak? Harixak etara ta gero [gora hartu] ta bainikak eitten.
- Holakuetan, ez?
- Bai.
- Oso ondo. Eta uniformerik bai?
- Ez!
- Ezta pentsau ere, ezta?
- Uniformia? Bueno, bueno… ezta pentsau ere ez!
- Eta adin desberdiñetako ikasliak zeundeten klase berdiñian?
- Bai.
- Bai, danak batera, ezta?
- Danak batera.
- Herriko danak ezagutuko ziñaten, ordun.
- Bai, bai.
- Ta neskak ta mutillak batera.
- Orduan, gaiñera, Idiazabal oso txikixa zan. Orduan nik ez dakit zenbat eukiko zittuan, e? Ze? Milla habitanteik ez zittun eukiko. Oain ya asko hasitta dao, baiña… oso-oso herri txikixa zan. Keba, bostehun baldin bazeukazen… Baserrixa zan, kalian ez zeon ezer ere.
- Neskak eta mutillak danak batera, ezta?
- Bai, danak batera.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia