Errenteria (Gipuzkoa)

Gurasoei berorika eta elkartasuna auzoan

Gurasoei berorika eta elkartasuna auzoan <p>Maritxu dotrina ikastera joaten zen "C&iacute;rculo Carlistara". Kaleko giroa euskalduna eta errespetuzkoa gogoratzen du. Gurasoei, kargudunei eta ezezagunei, bere senide guztiek bezala, berorika egiten zien berak ere. Garai bateko auzoen arteko elkartasunaren, baloreen eta fedearen falta sumatzen ditu gaur egun.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERR-050-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maritxu dotrina ikastera joaten zen "Círculo Carlistara". Kaleko giroa euskalduna eta errespetuzkoa gogoratzen du. Gurasoei, kargudunei eta ezezagunei, bere senide guztiek bezala, berorika egiten zien berak ere. Garai bateko auzoen arteko elkartasunaren, baloreen eta fedearen falta sumatzen ditu gaur egun.

Transkripzioa

-Bai. Esan dezu Circulo Carlista zeola, ta eongo zan...
-Ni harea joaten nitzan dotriña ikastea. Eta umiak, pues, umiak. Han erregalatu ziaten.
-Eta batzokira jute'ziñan zerbaitetara?
-Ni ez.
-Baña, egongo zan... Beste zentro batzuk ere eongo zian: republinua, ta batzokiya, ta beste batzuk. Zu ezea gogoratuko umia izango ziñan ta...
-Ni goatzen naiz. Ni joaten nitzan Circulo Carlistara.
-Ta nun zeon hori, Circulo Carlista?
-Pues nee itxian bazterrian! Ta han dotriña, kantatzen, ostiralero errosaiyua erresatzen lurrian belauniko jarrita, bai jauna! Gauza hoitako. Han [nik, e...] eakutsi ziaten San Inaziyon martxa, ta kanta asko.
-San Inazion balsa?
-San Inaziyo gure patroi haundiya.
-Orduan, euskeraz kantatzen zenuten han?
-Han daneta! Euskeraz, leheno eskeraz hitz egitten zen, ta danak senidiak bezela, nahiz uaingo gauza ez zen leheno. Leheno alkarrekin konpiantza geyo. Maitasuna [edo] geyo. Nahiz gurasuak errespetatzen genittun. Nik nere gurasuai beti beorrika hitz eitten niyon. Beti eh! Ni [...] ez, ne senidiak e'bai. Ta honek, iloba izan arren, honek zuka, ta nik esaten nion: nola litteke hoi? Nik beorrika eta honek zuka. Hoi da konfiantz(a)? Konfiantza klaro "que" nik nere gurasoekin konfiantza, biño errespetua. Eta nahiz medikuai, nahiz apaizai, nahiz persona ezautzen ez duzun [...], danai beorrika. Leheno hitz eitten zena. Ta leheno zen, ni neetzako, [...] Nola esango nizuke... Nei iruitzen zaittena esangoizut; ni bestiakin ez naiz sartuko. Nei iruitzen zait leheno alkarrekin launtzeko, maitatzeko ta bihar bada launtzeko ere bai; ze, bizilagunakin e'bai. Leheno ez gendun atia sekula giltzakin ixten. Atia irekitzeko ez giñan bildurrak. Oso, beste, beste modu bat zen. Zu jun, osea, oliyua edo, azukria edo, falta zitzazula edo gastatu zitzaizula, zergatikan juxtu ematen baizen, ez oain bezela, oain bezela, zea joan ta kantidadia ekarri! Libra bat oliyo, libra bat azukre, eta gero ez ziren /etzian/ izaten gauzak gaur bezela preparatuak. Eskatzen zenun libra erdi bat edo libra bat azukria edo garbantzua, eozein gauza, ta itten zizuten papera, zea, paperian bildu ta geo pisuan pisatu eta ematen zitzaizun. Eta ez, galdetu gabe, osea, "Aizu, emango al diazu azukre pixka bat? Bukatu in zait. Geo ekarriko'izut, kikera bat." Ta zuk.... Hola, hola bizitu giñan. Ta ikusi ezkeo inorei launtzeko zea zeola, laundu. Nik egiya esango'izut. Nik oso diferente haundiya bilatzen dut. Oso, uain, ixilik,... Lehen emakumia gañea iten zen errespetatu. Emakumiantzako halako errespeto bat. Oain bezela? Uaingo jazkerak, uaingo ibilerak, uaingo hezkuntzak? Leheno, maldiziyua aittu eta're, atentziyua deitzen zen. Ni goatzen naiz: nee itxia, zea zun, bi kaleta, kale batetik kalea atentziyua deitzen, emakume bat. Ta beste allekakua, berriz, gizon batek, kalian maldiziyua aittuta. Lehen holako errespetua zen. Leheno, gaztian aurrian, umian aurrian, etzen eozein gauza esaten. Osea, izaten zen errespeto bat. Uain bezela, uaingo lizukeiyak eta uaingo gauzak? Ezta pentzatu ere! Ezta pentzatu ere! Ezta pentzatu ere! Ta lehengo fedia! Lehengo kristautasuna! Nere aita, zeruan [eongo da ia,] noski! Harrek txapela eantzi, ta jartzen zen mahayian, bazkaltzeko, afaltzeko ta danetako. Hara: aita jarri da, txapela kenduta. Ta errespetu hoi.
-Errezatu ingo zenuten bazkaldu aurretik'e...
-Klaro, ui, klaro! Aitak itten zun txapela eantzi, eta ia seinalia. Ta geo eunero, eunero-eunero, familiyan errosayua errezatu. Lehenoko bizimodua, gue itxian hoi izandu zen. Ta errespetu haundiya elkarrentzako. Nahiz anai-arrebantzako, errespetua. Ta gurasuakin ze esanik ez. Denak.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia