Eskolara eta gereziak ostutzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-037-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gorozikako eskolara bazkari eta guzti joaten ziren. Gereziak ostu ostean maistrak zigortu egiten zituzten. Maistrak ondo gogor jotzen zien.
- Auzoa: Gorozika
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko irailaren 15a
- Iraupena: 0:02:12
- Erref: MUX-037/005
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Ta gero bittu ba, hamen gu eskolara hametik, pentseizu, joaten gintzezan geure bezkaritxue hartute egun guztireko Gorozikera. Ta kuadrillie joaten gintzezan. Hamen tunelien eoten zan ta eon zan etxetxu bet. Ta hor eoten zien beatzi, beatzi ala hamar? Ta hortxe bizi zien, gero! Ama handi bet euki eben, Maria; baia aitte, Pedro Txiki, juergiste bet, txikitxue. Ta harek be hametixik guaz jueten zien. Ta zemat biderrez: “badaroazue bezkarixe?” gure amak. “Ez Juana”. Ta zemat biderrez gure amak tortilletxue eindde ogi barruen sartute geuaz. Oin ez litzeke eingo holakorik. Ta gero Gorozikara joan han, ta bezkarixe jan biher izeten giñun, han jarritte-ta. Zelakuek umiek eitten dittuezan orduen sasoien! Kerixe sasoien-ta dana frutie etxien. Ta “Ene! Han goixen dau kerixe bat heldute. Honek bezkeitten dauezan arte, hantxe ein biher dogu /biou/guk, tripie bete biher dogu keixekin”-ta. Joan ta igual, zaratak atara-ta. Gero maistriai esan eta kastigaute. Zelako plametazakadoak eskuetan hartute. Ta oin joten dittuezelako be hasarre. Ta gu? Eskuek be igual handittute. Ta etxera etorri te isilik, amari ezin ezer esan; ostien beste palize bat. Gu honantza, hona, bakizu, Pagai ta Maria-ta be, horrek be lau aizte zien. Ta danok gintzezan edade bardiñek. Bakizu, hor beste etxe bi dauz hamen gora. Hor be bai. Hainbeste. Neska-mutil juntetan gintzezan honantza.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!