Aitak irakurtzen eta idazten ondo, amak batere ez
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EBA-004-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko martxoaren 17a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: EBA-004/012
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
- Eta esan dozu, ze joaten ziñen neskak eta mutillek danak batera?
- Ez, mutillek bere eskolie ta neskak eurena. Ta maixuk be ez, diferentik. Eskola bi, maixu ta pentsaizu, nik oin ointsu oindiño konturatu naz, zeiñek emondako diruaz eindekue zan ha eskolie. Bertako alaba bat, Zubizarreta ez dait zelakue, behintzet harexek. Guk hori ikusten gendun, baiña: Ta gure amak eta aittek-eta esaten eben ba nun izen zan lelen eskolie ta, gero abadik be laguntzen eutsiela /laguntzotsela/-ta. Ta harek aittek, amak ez ekixen, baiña aittek bai ekixen /bekixen/, irakurten be bai te idazten be bai. Ez, baiña anaiek eukezan Ameriketan ta euskeraz eitten otsen /eittotsen/ harek, ta eurek berai be bai, kartak. Ta amak ez eban ikasi. Amak esaten eban, berak -katona esaten jakon lelengoko letrei-, ta katona ikesteko etorri zala Etxebarrire. Etorri ez, ekarri ein eben /eiben/, soltera nausixek-edo ziela. Guk geuk, ezautu gendun abadetxie ta ointxe be abadetxie da han. Baiña, hantxe bizi ziela soltera bi eta haraxe etorri zala bera, katonoi ikesteko. Gero, primera-komuniñoie be ein beharko eban, ta holan.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!