Etxebarria (Bizkaia)

Amari antoisinkada ura kokotetik behera lokartzeagatik

Amari antoisinkada ura kokotetik behera lokartzeagatik <p>Ama zazpi urterekin neskame, umezain egon zen baserri baten. Behin sehaskari eragiten ziharduela lo hartu zuen. Ama etorri eta horrela ikusita antoisinkada ur hotz bota zion kokotean behera. Han irabazitako diru apurrekin pozik itzuli zen etxera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EBA-004-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ama zazpi urterekin neskame, umezain egon zen baserri baten. Behin sehaskari eragiten ziharduela lo hartu zuen. Ama etorri eta horrela ikusita antoisinkada ur hotz bota zion kokotean behera. Han irabazitako diru apurrekin pozik itzuli zen etxera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta hor egonda gero izengo zan, han auzoren baten behintzet-ta ha mendixe ta dana, orain tapaute da piñuaz ezta, baiña zera, zelan da hori? krixeda euen lekuen, ume zaiña junde euen lekuen, neska soltera bat-edo bizi zala behintzet-edo. Harek haxe euken txartzat berak, ze umiai kumiai eraitten euela, bera lukartu, ama. Baiña pentsaizu, zazpi urteko umie ez zan ba lukartuko, logurie beuken? Ta etorri zanin hori hango neskioi edo ama andrioi edo dana dalakuoi etorri zanien, ta han lo topau banien, antosiñe esaten eban berak zerai-, antozinko antozinka ur hotza bota eutsela kokotin behera. Pentseizu zuk maixu-maistrak jo eingo eben baiña holakoik ez eben eingo. Baiña berak ekarri eban poza esaten eban, irabazi eban ez dait zenbat txakur haundi izengo zien edo txakur txiki edo errielak, holantxeik hartu zerien, ta amana etxa. Ha zala poza, ez gaurkuek!

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia