Morgan kanoikada eta bonbapean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 23a
- Iraupena: 0:01:23
- Erref: MOR-001/004
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Han sasoien, asko joan zien Frantzire.
- Ta gu hemen Morgan, ba nik ordun ba zortzi urte edo euki nittuzen-ta. Gerra artien, bertan bonbak eta kañonazoak eta lau mutil lotu gentsozan etxien, gaztienak. Aitte ta ama Bilbotik ixen zien, ordun nire ama erregeterie ixen zan, ta Morgako sekretarixoari oilloak erosi danak. Ordun ba billurraz edo jentik ba saldu eitten zittuzen /eittettuzen/-ta. Harexek, Bilbora eroaten dauzela bixek, aitte ta ama bixek, bixen bittartien gerrie sartu zan zerera, gure barriora, Morgara. Eta etzetik urten ein gendun geuk be ya kañonazoak etzi be apurtu ein euen alderdi batetik eta beste etze batzuri, be sartu otsiezan kañonazoak-eta. Geu bidin goazela, lauron albo-albora jeusi zan kañonazoa eta errementau ez. Oseake joan zan “iui” eurrera. Hor laprastan, zerien. Ostantzin, han errementan badau, kittu! Laurok han akabauko gintzezan seguramente, duderik bez. Bai, ademas frontie handixe ixen zan eta holantxe.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!