Elgeta (Gipuzkoa)

Intxortako frontea; 18 urtetik gorakoak gerrara

Intxortako frontea; 18 urtetik gorakoak gerrara <p>Frontea Intxorta inguruan zegoen eta frankistak zeuden bertan. Milizianoak Elgeta partean zeuden eta jateko bila ibiltzen ziren etxerik etxe. Frankistek Elgeta hartu zutenean 18 urtetik gorako guztiak gerrara eraman zituzten, baita bere senarra ere. Senarrak lau urte egin zituen gerran, eta haren anaiak zazpi.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-018-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Frontea Intxorta inguruan zegoen eta frankistak zeuden bertan. Milizianoak Elgeta partean zeuden eta jateko bila ibiltzen ziren etxerik etxe. Frankistek Elgeta hartu zutenean 18 urtetik gorako guztiak gerrara eraman zituzten, baita bere senarra ere. Senarrak lau urte egin zituen gerran, eta haren anaiak zazpi.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Milizianua, soldauak, hemendikaldetik erenak. Eske frentia euan Intxortatik, Bergatik harutz. Ha hartuta euan, Francok; eta bestiak zian hemendikaldetik erenak, milizianuak, harek ibiltzen zian jan billa, bakizu. Etortzen zian morduak meriendetara; meriendetara eta hamarretakuan bila be igual; eta etxian euan jenero guztia datorrenai emun ein bihar ba, eta sarrik askotan norbera geratu jan barik.
-Zure aitta ibili zan gerran?
-Nere aitta ez, nere gizona.
-Gaztia, ez?
-Bai. Nik baiño hiru urte gehixao ekazen, eta nik hamabost nekazen.
-Hemezortzi.
-Milizianua?
-Bai. Hemendik zerian ibili zan. Ez. Gero ibilli zan. Eruan ein zittuen. Hemen pasau zanian, hartu ebenian, Francok hartu ebenian hau, orduan eruan zittuen gaztiak; hamazortzi urte eindda erenak danak gerrara. Lau urte ein zittuan nere gizon difuntuak, eta haren anaiak zazpi. Pentsaizu zela ibili zian hortik zihar.
-Zazpi urte nun?
-Gerran. Gerrara eruan zittuen eta ba hantxe. Zazpi urte. Nere gizonak lau.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia