Primo de Riveraren diktaduran mezuak barruko arropetan ezkutatuta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-012-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Primo de Riveraren diktaduran (1923-1931), batzokiko isileko kontuak prestatzen zituzten eta bere lehengusinak (Euzkadi egunkarian idazten zuen Etek) barruko arropetan ezkutatzen zizkion mezu horiek Garbiñe izeneko bati emateko. Primo de Riveraren diktadura (1923-1931) hasi zenean, bere gurasoak negarrez ikusi zituen hainbat gauza erre behar izan zituztelako. Diktadura gogorra zetorrela eta dena erretzeko agindua jaso zuten Euskadi buru batzarretik.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko azaroaren 15a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: MAR-012/023
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra aurrea » 1923-1931: Primo de Rivera
Transkripzioa
Beittu, nire umetako denporie esango dotsut. Eta oin noie, osta be, Batzokiko konture... Nik ikusi nittuzen... Primo de Riveran diktadurie etorri zan hogeta hiruen, ta amaittu zan hogeta hamaikan. Ta ni, txatxala handi bat... Eta nire lehengosiña bat, Ete, Euzkadixen idazten eban, neska balixokue, txeposie, belaunien tumorrak urten eta hankie ebagi ein biher izen otsen /izotsen/. Zan neska argixe.
Hak, mezetatik etxerutzien, gure aittai esaten ei otsen: "Bieldu gero umie, biher bat ein biher doste /bioste/ ta". Harek prestetan aben ixileko kontuek, Batzokiko ixileko kontuek. Esaten osten /esatosten/ eze: "Ia amak zelako barruko erropie ipini dotsun". "Bai, baiña ez da jai egunetakue, e, astegunekue da". "Bai, baiña astegunetan be zuri amak gauza politte". Neu konturetu barik, atzien edo dana dalakuen, papeltxue.
"Oin jun Garbiñena –Garbiñe zan beran lagun bat– eta erakutsi amak zelako erropie ipini dotsun". Zazpi urtegaz, bueno...! Sugelingerak baiño bixkorra pasetan nintzen. Han kentzen osten papela. "Yo era el enlace. Yo era Miguel Strogoff, el correo del Zar".
Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!