Eibar (Gipuzkoa)

Juan San Martinen jatorria

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Elkarrizketatzaileak egiten duen aurkezpena. Juan San Martinen jatorria. Eibarren, 1922ko ekainaren 22an jaiotakoa, armagin familia batean. Primo de Rivera-ren diktadura.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Baldin jakintza balitz arbola, gaurko gure gizonak goitik beheraino eta behetik goraino aztertuko luke, erroak ahaztu gabe, adarrez adar, bakar bat ahaztu gabe gainera. Banan-banan ikertuko lituzke guztiak eta arbola osoa. Adar bakoitza kuidaduz, lehengo lekuan utziz, aldrebeskeriarik egiteke. Hara, Juan San Martin, kulturak izan ditzakeen arlo guztietan sarturik. Eta guk ere hazi den bezalaxe hartuko dugu arbola: zein garaia eta zein zabala den ikusiz, oparotasunaren ateetara hurbilduz. Juan San Martin, zenbat pauso eman duzu zuk zure bizitzan?
– Bo! Ez da erreza. Ez da erreza neurtzen, ze, jakiña, era askotakua, gaiñera, eta toki askotan.
– Eta zenbat orrialde idatzi duzu gaur arte? Eta, azkenik, oraindik idatzi gabe dauzkazunak?
– Hori, nik egin dotena, biharbada pixuz edo neurrixan emon ez dakitt: kilometruak eta kilometruak idatziko nittuan nere izenez eta nere izenik barik. Ordezkua[kin] be bai, baiña gehixena nere izenez.
– Juan San Martin Ortiz de Zarate Eibarren jaioa da 1922ko ekainaren 23an, San Juan bezperan. Eta horregatik…
– Juan.
– Juan. Garai hartan, gainera, ohitura horixe zen: jaio eta hurrengo egunekoa, bataio eguneko Santuaren izena jartzea. Eta kalendarioa begiratu eta hor badago istoria polita, Nerea izenarekin gainera, baina hori geroago izan zen, Arestiren Nerearekin.
– A bai! Nerea eta Gurea.
– Baina han Nerea onartzen ez ziotela eta kalendariora joan eta Nereo bilatu zuen, bai, martiri bat, Erromako Martiri bat. Armagin familia batean jaioa: hori ere inportantea da. Beraz, Eibarko tradizio zaharrekoa.
– Ba bai, neurri baten bai. Edo gitxienez lehengo tradiziño zaharretik gerora lotura bat. Nik oroitzapen asko daukat, nahiz eta justu orduantxe bete nittuan hamalau urte, gerriak urten ebanian. Baiña bizi-bizirik daukaraz gerra aurreko oroitzapenak.
– Jaio eta ezin esan liteke suerte handiegirik izan duzunik zure bizitzan politikarekin: jaio eta hurrengo egunean, Primo de Riveraren diktadura.
– Bai, horrekiñ ez naiz oroitzen. Errepublika, bai.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia