Eibar (Gipuzkoa)

Juan San Martinen ikasteko grina

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Gerra Zibila hasi zenean, berak 14 urte zituen. Errepublika garaian Institutua ipini zuten Eibarren; horrek izan zuen garrantzia jende askoren hezkuntzan. Gerra garaian, gau eskolan ikasi zuen. Gauez, tornulari batengana joaten zen mekanika ikastera. Umetatik irakurtzeko zaletasun handia. Ikasketa teknikoak egin zituen eta, konturatu gabe, letren mundura pasatu zen.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Geroago ezagutuko zenituen Francoren diktadurakoak. Lehen ikasketak Eibarren.
– Ikasketak gerrara arte. Gero gerran, hamalau urtekin, kasik ez amaittu, baiña bueno, kasik amaittu egin nittuan. Orduan preparatzen genden… Ba, bueno, hasi ziran Eibarren, Republikia dala-eta, Institutua jarri eben eta gogua sartu eskuen interesantia zala, Institutuan batxillerra ikasi eta gero, karreria ikasteko moduren bati heltzeko. Eta hori zan gure buruan meta. Baiña gerriak eten zittuan gauzak eta, gero, gerra ostian eta gerratik hasitta, ahal dan moduan ibilli izan gara. Nik egin ditturan ikasketak izan dira gerra denporan bertan gau eskolakuak. Eta ez gabeko eskolak bakarrik –gitxienez lantegirako bihar ziran gauzak ikastia–, hortik aparte, baitta be, ikasketak antxiña egitten ziran moduan baiño. Mekanikia ikasteko be ni tornero bategana juaten nintzan eta harek emoten estan lekziñua gabez. Eta holan izan da. Baiña umetatik nik izan dot irakortzeko zaletasun ikaragarrixa. Literaturia beti irakorri dot: ipoiñak dirala, eleberrixak dirala… Eta hori izan da. Bueno, irakortzeko ohitturatik, gero nere kontu asko irakortzia izan dot. Baiña nik tekniketarako ikasketak egin nittuan. Eta hor ibilli nintzan lantegi buru, proiektista eta zenbait gauza egitten. Egun barik, igarri barik, konturatu barik, beste mundu batera pasau nintzan: letretara.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia