Eibar (Gipuzkoa)

Juan San Martin eta etnografia

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-083-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Mendiak zer eskaini dion Juan San Martini. Baserritar, artzain eta abarrekin hartu-eman handia. Etnografia ikasteko aukera ezin hobea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Hor mendia. Lehen aipatu dugu, justu aipatu dugu momentu batean, mendiak baserrietan, etxeetan, artzai etxoletan eta ilorretan sartzeko aukera eman dizula zuri.
– A, bai.
– Horrek esan nahi duen guztiarekin.
– Klaro. Ze guk… Sarri premiñan agertzen giñen garai haietan, batetik, lo egiteko. Bestetik, ba, ura behar bagenduan. Beti eukin dugu... Eta, gaiñera, hor lehenago, gerra aurreko ‘Pyrenaica-k’ irakurtzen genituen eta esaten gendun, ba, artzaiñekin-ta beti hobe dala relaziño ona, edozer beharretan ere laguntzen dutela. Eta hori ikasitta [geunden], zaharraguegandik ere bai. Eta oso harreman onak lortzen genitun eta adiskide miñak egiten genitun. Oso zera. Eta horrek… Halako hurbiltasun bat izan dugu eta, egia esan, atiak irikita izaten genituen gure harreman hoiei esker.
– Zuk irakurtzeko zaletasuna izan duzula dudarik ez dago, baina entzuteko ere bai. Eta hemen, baserrietan eta artzaien txaboletan etnografia zenbat ikasi duzu zuk? Esan nahi dut trabajo de campo esaten den hori?
– Bueno! Asko. Esate baterako, bazan zer bat, Gorbeian. Bi egin genituen adiskidiak: batak Arkotxa zeukan apellidua eta beste bat, Erramun `Txikerra´. Erramun `Txikerra´ hori zan… Hasten zen sorgiñen kontuak-eta kontatzen eta gu pozik. Eta batzuk –bueno, iñoiz kuadrillan egoten giñanian– tonteria bezala edo sinistu ezindakoa. Baiña neretako interesantiak ziren. Ze horrek jartzen nindun, ba, bueno, lehengo siniskera batzuek ze eratakuak izan diran. Eta kontatzen zigun ikaragarrizko leiendak eta, klaro, pozik. Gaiñera, hori oso ona zen. Txabolan lo egin bihar zendun. Eramaten zenduan jatekua, zatitzen zendun artzaiñarekin eta, berak ipuiñak kontauta, bueno! izaten zan zer bat suaren onduan: ikaragarrizko rato ona. Gero, lo egin eta biharamonian, ba…
– Eta gero, gainera, beste gauza bat, inportantea: txakurrek euskeraz zekitela ikasi zenuen.
– Ni… Hori ez nuan… Ni neu ez nintzan konturatu. Baiña behin, Arkautek esan zidan: Aitzbeltzgo... ez Aitzbeltzgo lezatik, Aitzbelzgo kobatik planuak egin nitun eta han azkenian bazeguan zulo bat hogeta hamar metro pasaukua, iñor jeitsi gabekoa eta ha esploratzera juan giñan; eta esploratzen, gaiñera, bilatu gendun zera: ikaragarria zen, hogeta hamar metro barruan, buztiñian ikusi eroritako hartzak nolako zarpazuak jo zituan paretetan urten nahirik. Eta haren eskeletua han.
– Eta oraindik markak han zeuden?
– Markak ikaragarriak, buztiñian egiñak. Larri, ba, urtetzen erori egin zen, nunbait. Eta, bueno, hori esploratu gendun. Atara krokisak eta, bueno, urten gendun. Eta guk pentsatzen gendun han jarraipenen bat egongo zala eta asmua geunkagun lo egin eta hurrengo egunian jarraitzeko, baiña egun berian bukatu gendun. Eta gero harpiaren ate aldera jo gendun eta: “Bueno, hamentxe egingo dogu lo. Ze, total, oin ya illuntzen dago, ya nahikua illundu du eta ez dago mobitzerik”. Eta honek esan zidan: “E, hor dago baserri bat –Muxillo deitzen zioten baserri bat–. Hor Muxillo basarri horretara zegaitik ez? Hamendik ordu erdi inguru edo gitxitxuago eukingo dogu. Eta zegaitik ez gara juaten?”. Eta: “Bueno, ba guazen. Han behintzat ohia ez badago, emango digute sabaia eta hobeto egongo gara”. Eta abiatu giñen eta, baserrira iristean, Felix Arkautek esan zidan –hau belga zen, ba, erderaz oso zera, baiña oso obserbadoria zen eta lagun ona, lagun bezala ikaragarrizko kariñua geukagun; borondate haundia zeukan eta konpañerismo haundia– eta harek esan zidan: “Zu, Juan, zu juan zaite aurretik, basarria hor dago. Ba juan zaite aurretik, ze euskera, ba, hori... honek berak oberbatu zuan nunbait… Eta nik jentiarekin bai banekin: euskeraz egiten bazendun basarri baten, beste modu baten zan tratua, ze bestela deskonfiantza bat edo sortzen zan, gaiñera, edo eurak ez zekitelako ondo erdera edo estraiño batzuk giñalako, arrotzak. Eta euskeraz egiten bazendun, ya hurbilago agertzen ziñen. Baiña ni ordura arte ez nintzan konturatu txakurrak ere hori zekitela. Eta gero –gero obserbatu dut– basarri batetik pasatzerakuan igual, txakurra etorri zaunkaka eta euskeraz, ezta, zera? eta beste modu baten. Ya familiarra egiten zan txakurrekin erabiltzen diran hitzak esan eta familiarragua ikusten du eta beste modu bateko zera dutela txakurrak berak ere.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia