Eibar (Gipuzkoa)

Juan San Martin eta "Pyrenaica" aldizkaria

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

`Pyrenaica´ aldizkarian publikatzen zituen ibilaldi batzuk, ezagunak ez zirenak.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

– Hor beste gauza bat zuekin ere aipatu behar da: kobetan bezala mendietan egin zenutena eta da planoak eta egin, bideak markatu.
– A, bai. Bai, ze hor baeguazen bidiak. Bueno, egitten gendun ‘Pyrenaica’ aldizkarixan… Ezagutzen ez zan toki asko eguan lehenagotik publikauta; komentarixuak: denporak eta distantziak eta tokixak, nundik juan, izenak. Eta guk be hori egitten gendun. Deskripziño bat egitten gendun, gure ibilleria nundik egitten gendun. Eta Aitz Beltzekua, esate baterako, bertan ‘Pyrenaica-n’ publikau zan. Gero nik ‘Pyrenaica-n’ publikau dittut Alpietako ibillaldixak be bai, Gredosen, Picos de Europakuak eta Pirineokuak. Eta, bueno, beti berezixa, haiñ ezaguna ez zana. Egitten zendun zegozer berezixa. Ba bueno, Naranco de Vulnes ezaguna zan, baiña heroismua zan gure sasoian hara igotzia. Eta hiru aldiz igo dot eta bi, behintzat prinzipalenak, iparraldeko aldetik egin gendunian eta. Publikau egin neban, beste batzuentzat zerbitzeko, zelako pasuak ziran eta ze neke edo ze topatzen zendun.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia