Ondarroa (Bizkaia)

Primo de Riveraren argazkia

Primo de Riveraren argazkia <p>Maisuak jo egiten zuen; hala ere, ona zela dio. Armi&ntilde;ako kobetara irteerak egiten zituzten eskolatik. Primo de Riveraren argazkia izaten zuten eskolan eta etxera eramateko ere ematen zieten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-027-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maisuak jo egiten zuen; hala ere, ona zela dio. Armiñako kobetara irteerak egiten zituzten eskolatik. Primo de Riveraren argazkia izaten zuten eskolan eta etxera eramateko ere ematen zieten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Emoten oskuzen ederrak, baiña. Bai, bai maisuk jo eitten eban.
- Zer dala eta?
- Zer dala eta berba ein dabelako, edo ez dalako sasoin etorri edo bestela. Hala, baña hala be gur maisu ona zan, ona. Aber pentsau hemetik eta kobazuluk ikustera eta eruten gintxuzten harek Berriatu atzien han dauz Armiñako koba batzuk haretxek be nik, zortzi urte neukazanako junda na harek ikustea.
-Ta zu Primo De Riveraren sasoian ibili ziñen eskolan, ezta?
- Bai, Primo De Riveraren sasoin, beran erretratuk eta banderak-eta emoten oskuzen?
-Beran erretratu eskolan?
- Bai, etxeako be bai gure eban erun ba emoten eben.
-Etxera eruteko erretratu?
- Bai, banan-banan emon ezkero, ez zeuken probetxorik, Ze iñok be ez ekixen erderaz ta hamen ba bista politxa-edo, harei burletan ibiltxen giñan erretratuai burletan.
- Ta diferentzirik egon zan Primo de Riveraren sasoiko eskolatik eta aparte? edo bardin-bardin?
- Diferentzixa ez dakit ba
- Ba ariñau ero gero klaro gero ya Errepublikan zu eziñan ibilli, ezta? eskolan?
- Ez..
- Edo ariñau zeozer kanbixau bazan edo? Primo de Riveragaz diñot.
- Erderaz gehixo erakusten eben gero Primo De Riveran denporan erderaz gehixo, eta nahiku ondo batzuk asko ikasten eben, baiñe guri ez jakun /etxakun/ komeni zera erderaz ikasti, ezebez. Sagar lapurretako mutille ta arratsaldi holaxe pasa.

Egilea(k): Maitane Lejardi (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia