Eskolara sartu aurretik pilotan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-027-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetan pilotan aritzen ziren askotan, Ondarroako "Club Deportivo Aurrera" frontoia beraientzako izaten zuten hartuta eskolara sartu aurretik. Hondartzan futbolean jokatzen zuten. Amari ostutako artilearekin egiten zituzten pilotak
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko irailaren 30a
- Iraupena: 0:01:28
- Erref: OND-027/005
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
-Eskolan jolastu be eingo zenduen?
- Bai errekreo denporan bai, pelotan eitxen gendun. Bai, pelotan hombre gernikarrak baiño hobeto, ez ondo ondo
-Ta ze frontoie euen hala?
- Bai, frontoie Club Deportivo Aurrera Ondarroa. Ta gure maixu ha be Gasteizku zan jun alkatiana eta esan otson: “Mesedez hamar ta erdixetako goizien eskolan etorten di mutikuk, ezta? Eta horrek pelotan eitxen dabe ondo. Hor jarraitzeko horreri nagusitxuek peliotan dabizen horrek kendu hamarretik hamar ta erdixeta”. Umik giñen-eta halaxe, geutzat ixeten zan ha frontoie. Fubolin be bai hondartzan junde-ta.
-Ta pelota barik zertara jolasten zenduen?
- Pelota barik?
-Beste-jokuek edo?
- Beste bat ez daitz nola esaten eutsen, erdaldunen joko holako zelebre bat, baiñe guk besteik ez genun eitxen.
-Ta pelotak zelakoak zien?
- Pelotak lanazkuek. Barrue bixkat gogortxuaue ta kanpue ba lana amai kaltzerdixek eitxen euena ostu eta haxe, bueno.
Egilea(k): Maitane Lejardi (Ondarroako Institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!