Jaunei eta abadeei txapela kendu paretik pasatzean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-009-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aitaren denboran txapela kentzen zen jauntxoen eta abadeen parean pasatzean. "De usted" tratamenduaz. Aitari ez zitzaion gustatzen.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:02:03
- Erref: MAR-009/026
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Euskara » Tratamenduak
Transkripzioa
- Ta, orduko denporetan hamen Murganeko familixie, “vamos a decir”, horrek euken aitte, don José María. Ta, Gaitanenekuek. Eta, gizona, txapela kentzen otsen parin zanien. Oseake, harek. Abadiai, be bai. Oin abadik be, geure modukuk die. Oin ez ta holakoik.
- Oin, txikiteun ibiltzen da-ta.
- Ba, bueno! Ta, bazkarik edo aparik bada be bai.
- Ta lehen, berba be, diferente, ezta?
- Bai, “de usted”-edo, lehen. Bueno, hori usarixue da. Ze, nire gizonak, beran aitte ta amai “de usted” trataten otsen /tratatotsen/.
- Berori?
- Bai.
- Bai, baiña erderaz?
- Erdera, amak euskeraz eitten eban baiña aittek gitxia. Ta, erderaz, “de usted”. Ta, gurin hemen be, Jesusek nire aittai, “de usted”. Gure aittek: “Bueno!”, plantete zan. “Baiña aitte, usarixue daukela, horrek, “de usted” tratetako!” Baiña, ez jakon /etxakon/ gustetan; hori, ez dala konfixantzixe eukittie ta bueno. Ez jakon /etxakon/ gustetan.
- Eta, zuek Markiñen hori, abadieri, ta medikueri, ta?
- “De usted” danei, e. Han “lo único de tú”, Juan Carlos be, plantau zanien. Ostantzien, don Manuel ta don Domingo zien. Nebak zien, Motrikotik etorritte, hona. Ta, horrexek bixok ezautu genduzen lelengo. Gero don Domingo hil zen ta nik pentseten dot, gero etorriko zala, un tal Zalazar. Bai, Karlosenekue zan horren famelixie. Veganeko aurrien bizi zien, han […] Ezkiñi eitten dau ba, etxiek? Hantxe. Oin, bankue dago azpixen; hantxe, bigarren pixuen bizi zien.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!