Berriz (Bizkaia)

Arimak, deabrua eta garai bateko sineskeriak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-008-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Jaungoikoak zeruan onartzen ez zituen hildakoak familiakoei irteten zitzaizkiela esaten zen garai batean. Euren amaordeak deabrua ikusi omen zuen ore-mahaian ogia jaten. Abadeek ere esaten zituzten halakoak eta beraiek sinistu egiten zuten. Batzuek zioten aberatsak izaten zirela izara zuriekin irteten zirenak ilunpetan, jende behartsua beldurtzearren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Harek urten eitten abiela, Jangoikuek ez dabezela ametiduten zeruen, ta harek, ba, urten eitten abiela, norberan familidxiari edo norberan zerari. Ta guri be madrastriek esaten oskun diabrue ikusi ebala ore-mahaidxen, diabrue ikusi ebala ore-mahaidxen ogidxe jaten. Ta, ba, bildurretan. Abadiek be, horretantxe beti ibiltten zan ta... geure konfesiñuek ta geure zer horregaz. Ta siñistute egon gintzezan sorgiñek eguezana. Ta gero esaten abien jente zera, jente poderosue, engaiñetiarren, sustetiarren jente pobrie, sustetiarren, jantzi eitten ziela, jantzi eitten ziela urtetako illuntasuneko lekure.
-Sustetako.
-Bai. Horreatik, ba, jentie sustaute eukin giñuzela. Eta izen be izengo da. Ze, nik, ez dakit ba…

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia