Markina-Xemein (Bizkaia)

Eskolako ebaluazio sistema

Eskolako ebaluazio sistema <p>Neska-mutilak elkarrekin ibili ziren eskolan ere. Zer ikasten zuten. Ebaluazio sistema. Maistra.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Neska-mutilak elkarrekin ibili ziren eskolan ere. Zer ikasten zuten. Ebaluazio sistema. Maistra.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta mutillekaz olgetan zenduen?
- Mutilek-neskak, gu eskolan be, mutilek-neskak egon giñen. Bai. Mutil ta neska, nahaste. Maistriaz edo mutilek-neskak. Harek ipintten eban sesiñoi, ezta? “Primera sesion, segunda, tercera” ta “elemental”. Eta gero ba gehixen ekixenenetik sesiñoien, segixen. Ta gero ba maistriek urteneran, beno lelengo hortako eitten euskun lez, lesiñoie ta prolemak-eta hartzen oskuzen /hartzoskuzen/. Ta gero, ipintte eban ondo bazenkixen, ipintte eban, “muy bien”. Harek balixo eban, bost punto; ta “bien, cuatro”; ta “bastante bien”, hiru punto; “Regular”, punto bi. Ta gero zero, txarto-edo faltetan bazendun, zero, ta harek kentzen zittun bost punto, kentzen zittun. Eta gero hillan azkenien kontau puntuek danak. Ta zeiñek gehixen euken, ba aurreratu ze-zerien, beran sesiñoien, aurreratu. Ta gero urteneran, maistriai emoten geuntsen bueltan eskolan zenbat, ze etara gendun. Ta apunteten eban harek kuadernun, ta hilie allegaten zanin, pasau bata ta bestie, kontau harek. Ta zeinek gehixen euken, hoixe. Bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia