Mañaria (Bizkaia)

Eskolan gerra aurretik euskaraz

Eskolan gerra aurretik euskaraz <p>Eskolan gerra aurretik euskaraz egiten zuten, nahiz eta liburuak erdarazkoak izan. "Bobo y tonto" izenburuko liburu bat gogoratzen du. Arbelari "tablerua" esaten zioten. Errepublika garaian, ikasgelan gurutzea zegoela gogoan du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-002-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan gerra aurretik euskaraz egiten zuten, nahiz eta liburuak erdarazkoak izan. "Bobo y tonto" izenburuko liburu bat gogoratzen du. Arbelari "tablerua" esaten zioten. Errepublika garaian, ikasgelan gurutzea zegoela gogoan du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskolan, zuek zelan eitten zenduen, euskeraz edo erderaz?
- Guk gerra aurretik euskeraz. Gerraostien zien komeridxak! Ze gerra aurretik beti euskeraz.
- Ta liburuek-eta?
- Liburuek-eta erderaz.
- Baia euki zenduezan orduen liburuek?
- Bai, bai, bai. Bai.
- Zelakoak zien edo ze, akorduen dekozu?
- Liburuek zelakoak ziren bai. Baten izena bakarrik dakit. Haidxe topetan ibiltten giñien, fazillena irakurteko-edo ez dakit zer zan. “Bobo y tonto” ipintten eban ta.
- “Bobo y tonto”?
- Bai.
- Ta zer zan, leidutekoa edo?
- Bai, leidutekue. Ta gero ba hori: lantzin bat, lantzin bat, maistrian aurretik pasetan giñien, geuri imiñtten euskuezan leziñuek hantxe leidu, ta ba pasetan gilien. Ta gero, tableruetan: “sumar, restar”.
- Tableruetan edo pizarran?
- Edo pizarran. Tableruek, tableruk esaten dot, baia pizarrak.
- Bai, tableru.
- Tableru esaten gontsen baiña pizarrak eskribitako.
- Ta eskolan banderak eta banderaren bat-edo euki zenduen?
- Gerra aurretik ez dauket hori akordurik.
- Errepublikanue edo ez?
- Ez dauket.
- Edo kurtzak, kurutzie?
- Kurutzie bai. Kurutzie beti.
- Bai, Republikan be bai?
- Pentsatzen dot baietz. Neure akordun kurutzie, beti eoten zan han, maistrien parien.
- Ze zu, Republikan hasi ziñen eskolan.
- Ba hasiko nitzen. Ez dakit nik Republiki edo zer zan . Gero gerrie badakit izen zan baiña…
- Hemen Republikie-ta, ez zenduen igerri, ezta? Republikie zanik igerri be ez.
- Ez, ez, ez, ez. Baiña ez jakon igertzen.
- Mañeridxen ez?
- Hasi zanien orduen, bonbardiauten ta orduantxe, hasi zien soldauek etxietara-ta orduen. Baia ostien aurretik ez dot pentsetan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia