Markina-Xemein (Bizkaia)

Eskolako liburua; euskaraz egiteagatik zigorra

Eskolako liburua; euskaraz egiteagatik zigorra <p>Liburuak eskolan bertan izaten ziren: historia sakratua, aritmetika, higiene... Mapak. Maistrak ez zekien euskaraz eta beraiek erdaraz ere ez. Euskaraz egiteagatik zigorra: karretea eskuz esku.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Liburuak eskolan bertan izaten ziren: historia sakratua, aritmetika, higiene... Mapak. Maistrak ez zekien euskaraz eta beraiek erdaraz ere ez. Euskaraz egiteagatik zigorra: karretea eskuz esku.

Transkripzioa

- Eta libururik-edo euki zenduen?
- Bai. Ene liburuik? Beno, liburuk bertan eskolan eukitten genduzan guk. Eskolan, “Historia Sagrada” ta Aritmetika ta horrek, emoten genduzen. Arimetika, ta “Higiene”, ta “Ciencias Fisicas”, ta zera be bai, kapitalak Espaiñakuk. Ta Ameriketakuk be bai. Eta gero ba, mapatan, mapan danak errekak-eta ikusten genduzen. Zein erreka, ta mendixe zein-ta, horrek danok, erakusten dozkuzen. Maistra ona izen zan gurie.
- Nongoa euki zenduen? Nongoa?
- Bilbokue-edo zan, ta ez ekixen euskaraik, ta guk erderaik ez, Guk erderaik bapez. Ta gero, ipiñi oskun /ipiñiskun/ euskeraz ein ez deigun karretie kastigue, karretie pasau: ta justamente, nik berba eitten baneban euskaraz, zuk niri pasau karretie, ta nik beste bati. Ta holan karretie bizkor ibili zan lelengotan. Danak eskas, ez genkixen ezebe-ta. Gero ipiñi oskun /ipiñiskun/ karretie azkenin eukenai, kastigue. Bai, hoixe, holanxe, bestela ez genkixen erderaik. Ta berak espliketeko, ez ekixen euskaraik, ba, txarto. Bai. Eta hori ikesteko kalte handixe zan. Ze zuk leitzen zendun, baiña ez zenkixen zer esaten zendun. Kalte handixe.
- Ta ze kastigu-edo izeten zan?
- Ba kastigu izeten zan hoixe puntuk kendu edo errekreo barik itxi edo holakoxi. Bai, kastigu, hoixe. Ez aban harek iñor jo eta holan eitten.
- Ez. Ona zan orduan?
- Bai bai, erakusten ona. Harek, haren kastigu. A, ta “sin comer”, hori be esaten eban, beste bat. Beste bat ez bazan leziñoie eiberdixen: “sin comer hoy, te vas a quedar sin comer”. Ta hori. Eukittie pixka baten ta gerotxua. Ta hoixe zan “sin comer”oi; berandua, pixka baten han ikesten.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia