Txerria prozesioaren atzetik
Lehen baratzeak eta sagardiak zeuden Lezon. Behin, Aste Santuko prozesioa zela, txerri batek etxetik alde egin, eta prozesioaren atzetik joan ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria - Edurne Zabala
- Data: 2009(e)ko urriaren 15a
- Iraupena: 0:01:23
- Erref: LEZ-002/018
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Aste Santua , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Hemen, hola, lapurretak, sagarronduak-eta, horrelakuak bazeuden? Hola, arbolak eta hola, baserriyak-ta, hemen inguruan…
- Bai, bai, bai. Dena. Atze alde hoi dena baratzak. Ez zen kamiyoik. Nee aitonan ta amonan baratza’de hor zen. Itxe horren puska. Eta geo kamiyoa in zuten biño dena baratzak ta sagardiyak. Oso polita zen. Oso polita.
- Osea, etxe bakoitzak bazun bere baratza.
- Bai, bai, bai. Eta esaten dizut /esateizut/, hau, ze, hemengo ondoko etxekua’de, gertatu zen behin batian, zea, zeak zakazkin, horko bizilagunak: txerriyak. […] Ta Aste Santua zan. Ta prozesiyua hemen iten zan, beti. Zea, Aste Santuko prozesiyua. Eta zer da, ta atia erekiya utzi, ta jende dena prozesiyun zijuena, txerrieken atzetikan. Bai, hala gertatu zan. Ze farrak… U! Hoik farrak in genittun!
- Bai. Holako…
- Oseake txerriyak kalea atera zian…
- Kalea atera zien, ta prozesioan atzetikan! Holako… Holako gauzak! Bai. Oso polita zan hau. Oso polita. Ta oso kale alaia.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!