Gernika-Lumo (Bizkaia)

Aterkiarekin leihotik salto

Aterkiarekin leihotik salto Beraien baino nagusiago batek, Elio Sierrak, behin aterkia hartuta paraxutearena (paracaidas) egin nahi izan zuen eskolako leihotik salto eginda; ipurdiko itzela hartu zuen. Elio Sierraren familiak Industria kalean limonada egiteko lantegia zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-030-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Beraien baino nagusiago batek, Elio Sierrak, behin aterkia hartuta paraxutearena (paracaidas) egin nahi izan zuen eskolako leihotik salto eginda; ipurdiko itzela hartu zuen. Elio Sierraren familiak Industria kalean limonada egiteko lantegia zuen.

Transkripzioa

- Beste baten be holantxik, ta baserrittar joan ta astoak joaten zien ta baten aterkidxe ostu, aterki handi bet, ta handik oin be terrazie dau han, ta behien harie-eta egoten zan, ta: "¡Oye! ¿a que con el paragua hago lo de, lo de esto lo del paracaidas?, ¿a que salto de la terraza esa hasta el suelo?", "¡Que vas a saltar!". Elio Sierra: "Que si salto", "que no", "que si". Joan ta aterkidxe ostu, ta hara joan eskolara errekreue, han goidxen eitten gendun astelehenetan, Santa Klaran han goidxen, ta behien harie apur bet egon zan orduen obran ibil zien-eta. "¡Que salto!", "¡Que no saltas!", "¡Que si!", ta jentie danak begire, ta aterkidxe, ta ein eban, lelengo bai aterkidxek bai ein otson aguante apurtxu bet, baia gero "blast" gorantza ein otsonien /eintsonien/, harek harek hartu eban eperdikoa, bueno! ta salto harek, baia eperdidxe errementue ez, ta aurrera. Horrek zien ya mutil handitxuauek, Elio Sierra ta horrek bai. Horrek kalle Industriasen limonadak-eta eitteko fabrikie euki eben euren aittek. Bai, fabrike euki eben. Ta Elio izena, horren ya izen zien hamabi urte. Hamabi-hamalau-hamahiru urtekoak ya mutil handidxek izen zien horrek, horrek izen zien ya mutil, baia zapokeridxek. Lelengotaz ein otson aterkidxek ondo, ta "buf" aguanteu, lelengo golpie, baia barilliek ein otsonien /eintsonien/ gora koño, harek hartu eban eperdikoa, bueno bai.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia