Zeruan lekurik bai?
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-047 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Feliperi buruzko istorioa kontatzen du, zeruan lekua bazuenekoa.
- Auzoa: San Martin
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 11a
- Iraupena: 0:00:50
- Erref: ATA-018/047
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Felipe, ba, zan republikano hutse ta apaizek… mezaik ezta pentsatu´re! Ta gaixotu da /gaixotua/. Ta sobra´re ba, ez dakit ba, zenek pentsauko zon barru hontan ta ekarri do /ekarrio/ apaize. Ta, hala, ba, nik ez dakit ze esango zion. Ta gero etorri da /etorria/ Kleszenzio, Legazpin lan eitten zon, —hue ezautu zendun behintzet.
- Anaie.
- Anaie.
- Bixitan.
- Klaro, hue enterau da seittun ta hue etorri da /etorria/ illea hartzea seittun laneti etorritakon. Ta: “Ze mouz hao Felipe ?” ta “Ba, poliki neok” ta “Apaize´re ekarri emen dek ba”, ta “Bai, ekarri diat ba” ,“Ta ze esan dik?” eta “Zerun erdi-erdiako naula”, “Ta hik ze esan diok?” eta “Nik gaixkixeago [bada´re] hemen [ariko] geala”. Hoixe da dana.
- Bai, bai, bai.
Egilea(k): Alejandro Pulido
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!