Ataun (Gipuzkoa)

Behien gaixotasunak agerian

Behien gaixotasunak agerian <p>Behien gaixotasunei buruz hitz egiten du. Osasun-azterketak egiten hasi zirenean, gaixotasun pila bat zeuzkatela konturatu ziren. Emakume bat nahigabeak jota hil omen zen. Lehenago ez zekiten behiak hain gaixo zeudenik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATA-018-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behien gaixotasunei buruz hitz egiten du. Osasun-azterketak egiten hasi zirenean, gaixotasun pila bat zeuzkatela konturatu ziren. Emakume bat nahigabeak jota hil omen zen. Lehenago ez zekiten behiak hain gaixo zeudenik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ordun bazan beste gaixotasunik behiena o…?
- Beira, hemen hasi zienen zea eitten, nola [esplikauko] dizut nik… e… analisisek eitten behiei, urdun, ba, kadeneko gaitze batek zeukela, bestek petxuko ez dakit ze, birikak hondauta zeuzkela, ez dakit zer zeukela, badakit zer zeukela, urdun izugarrizko zea izan zan baserritarrai. Nik andra bat badakit, ba, disgusto hortati hil zala. Esaten due. Astigarretxekoa. Zuk aittuko zendun igual behin baiño gehiaotan. Ta aizu, haari, joe, Astigarretxe baten, ba, eukitzen zittuen behiek ba onak zielakon ta zean ta hiru behi txarrak ataa. Puf, harren disgustoa! Ta esaten due hue disgusto hartati jun zala.
- Ordun, orduarte ezautzen ez zian gaixotasunak…
- Bai, bai, bai. Bai, bai, bai.
- Ordu arte behiak galtzeko arrazoiak zein izaten zian?
- Ez dakigu ze esne eaten ai giñen ta ez dakigu ezerre. Bakar-bakarrik…
- Baiño…
- Bai, erabat hondatzen zanen bai. Por ejenplo, birikatako zea zeatzen zanen, ba, gastatzen juten zan behie, ta urdun antzematen zitzaion; “Behi honek badauke zerbait”, ta urdun, ba, txorizeria o tratanten batei saltzen zitzaion ta kitto. Nik akaatzen etxen ez det ikusi.

Egilea(k): Alejandro Pulido

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia