Kinkirrikoia, Lekeitioko ardo gozoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-045 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gabonetan ez zen 'kinkirrikoia' faltatzen, ardo gozoa. Hala esaten zaio Lekeition. Bi klase zeuden, dultzea eta mikatzagoa ('arrantzixua'). Bollarren dendan erosten zuten.
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: LEK-006/045
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Euskara » Lexikoa
Transkripzioa
- Horrek, kinkirrikoia be ez gendun faltaten e?
- Zeintzuk?
- Kinkirrikoia. Zuk ez dakixu Lekitton zer dan kinkirrikoia? Ardau gozuari.
- A.
- Kinkirrikoia, bai. “Kinkirrikoia ekarri bihar dou gaur”. Atzanengo kanpuan, jubilauetan, kanpotarrak zarienari, zeozer meridxenda-edo euki gendun-edo ta… “Gaur kinkirrinkoia eran bihar dogu”, “Ba, hoba ez…!", "Ha tragotxua ondo eoten da ta” batzuek; “Zer esan dau, ba, ekarriko dabela?”, "Kinkirrikoia, eguardidxan jan ta gero", “Kinkirrikoia? Zer, pastela-edo?”. Ez zekidxan harek zer dan, kanpokuak. Ta kinkirrikoia esaten eutsaun dultziari.
- Baiña hori Gabonetan?
- Bai, Gabonetan, ardau dultziari. Gabonetik gabonera, gabonetik gabonera, kinkirrikoia. Baiña euazan, ardau gozua, bueno, mistela, ta arrantzidxua. Nik nahidxo ixaten neban arrantzidxua. Baltzao, baltzao zan. Ta, baiña mistela zan, dultziao, suabio ta argidxao ta haulako kolorekua. Baiña dultzio hau, nik nahidxao arrantzidxua. Baltza. Ta gurin en jeneral arrantzidxua eruten genduan ta igual hurrengoko jaidxian, ba, bueno, ba, mistela. [...] kuartillua bat erun bihar dana, kuartillu erdi ta kuartillu erdi bidxak.
- Hori be, ze erosten zenduen, ardau normalan lekuan?
- Bai, hori han, denda baten. Dendan, osea nahi dozun /naixun/ dendan, baiña denda bat eoten zan beheko kalian, Boillarrenekua esaten eutsiena, Boillar eukan apellidua ta. Boillarrenekua. Ta haraxe, ze, al por mayor [...] eitten zan lez saldu han be, ba, han bidoiak euki ebazan berak, haunako barriltxuak, ta hantxe ixenak ipinitta eukitten ebazan. Kinkirrikoia.
Egilea(k): Nahia Cazalis Bereicua (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!