Lekeitio (Bizkaia)

Prozesio egunetan balkoiak apainduta

Prozesio egunetan balkoiak apainduta <p>Corpus, Aste Santu eta horrelakoetan egiten ziren prozesio egunetan balkoiak apaintzen ziren izara dotoreenekin. Kalean aldarea ipinita egoten zen, eta han zeremonia egin ondoren prozesioa elizara itzultzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-006-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Corpus, Aste Santu eta horrelakoetan egiten ziren prozesio egunetan balkoiak apaintzen ziren izara dotoreenekin. Kalean aldarea ipinita egoten zen, eta han zeremonia egin ondoren prozesioa elizara itzultzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kortiñak bai, eitten genduzan kortiñak be. Nik gitxi botaten neutsan, ez jaten gustaten, gero kosta eitten zan gehidxao ta. Ta iñoix [izaten zanian] dezentio-edo, Corpus Christy eguna ta, por ejemplo, edo San Pedruak dirazela ta. Korputz egunian be Bergara kaletik pasaten zan prozesiñoia. Eta, klaro, horretarako be kortiñak beti ipiñieran ta, ze ixarak ipintzen zirian balkoitan. Bergara kale guztia ixaraz beteta eoten zan. Ta atetak be bai, [...] atetak be tapa eitten ebezen. Corpus ta beste bi be bai, hiru zirian, “Corazon de Jesus”ena ta Eguen Santukua edo… Zein? Hiru prozesiño-edo pasaten zirian, ta balkoiak beti engalana bihar, klaro, ixara polittenak harakoxe.
- Ta zelako ixarak ekarten zenduzan?
- Zuridxak, en general, horretarako beti eukitten eben danak...
- Baiña hutsek? Zuridxek?
- Zuridxak, bai. Hombre! Ixena baeukan bordanikua amak, ba, beren ixenakin, baiña en general danak ordun bordaniko [...]. Bai hori, puntilla edo bordau eukenak be bai. Ta askok horretxek, igual, eukitten ebezen balkorako eukitteko, usa barik ohian beti, eukitteko. Geure amak be bai halantxerik eukitten ebazan, puntilladunak edo bordaudunak.
- Gordeta apropos]?
- Bai. Ze hiru-lau prozesiño eitten zirin lez Bergara kaletik, beti Aste Santutan ta Niñuna ta hauxe Corpus Christyna-ta, ba, klaro, kaliak engalanaten. Corpus Christy egunian, hantxen behian, esan dotena tabernia, ardaua erosten genduna, hantxe eitten zan. Bentana bat dao han, atetia-edo, baiña hantxen bentanako [...] altaria ipintten eben, Corazon de Jesusen [….]. Paliua etorten zan, ta horreaz, abadia, barruan hareaz, barrun sartunda. Harek esaten ei eban, on berbia atzeratuta, Francok esaten ei eban ondiñoko faltaten jakola paliuan barrun jutia bera. Hareaz, beraaz, ezin naz akorda bere ixenaaz, Jesus, sagraridxua-edo, hareaz. Eta hantxe altaran eitten eben lehelengokoxe erreberentzidxa eta gero oraziñoiak hantxe, ta igoten eben gero gorutz eta igoten zirian Trinidade kaletik Konpañiara. Elixatik urten ta hamendik, Bergara kaletik, gora ta gero tak. Ta gu balkoian, kurika handik.

Egilea(k): Unai Jaio Apraiz (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia