Mañaria (Bizkaia)

Amak, ume berriak eta elizako ohiturak

Amak, ume berriak eta elizako ohiturak <p>Umea jaio eta 15 egunera, amak umea besoetan zuela elizan sartu behar izaten zuen. 15 egun horietan amak ezin zuen etxetik irten ere egin. Umea jaio eta berehala bataiatu behar izaten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-002-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umea jaio eta 15 egunera, amak umea besoetan zuela elizan sartu behar izaten zuen. 15 egun horietan amak ezin zuen etxetik irten ere egin. Umea jaio eta berehala bataiatu behar izaten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta umiek euki ta gero, ze etorten zan? Zu ohien ta umiek zer, bautidxeu-edo?
- Orduen klaro oin, ensegida jaidxo ta urtetan hasten gara, urtetan hasten die amak be. Baiña orduen gero elixan sartzie izeten zan, beste bat. Hori ez dakizu zer dan. Elixan sartzie izeten zan handik hamabost egunera-edo, zuk jun biher izeten zeñun, amak umiek besuen, ta elixara, elizan sartzen. Hori beste historidxa bat zan. Euren berbaldi bat eta ba hori. Ta artietan, ordura arte, ha elixan sartu arte, lehen ez euen kanpora juen ta porruek ekarri eidxuz ortutik-ta, holakoik ez, kontuz. Etxetik urtetan itxi bez, ez zan eitten orduen.
- Ta umie zenbaterako bautidxaten abien? Umie bautidxau noiz?
- Umie bautidxau? Gaur jaidxoten bazan, bidxer seguru! Niri hirugarrena jaidxo zan orduen, txarto pasau neban nik. Osaba bat neken karmelittie Kolonbiatik etorritte; amen nebie. Ta jaidxo zan zerien, juniuen hogeta batien, mutikue zan, jaidxo zan da herridxen abadeik ez. Abadie examiñatan-edo juenda. Ta mezie emoten nire osabie fraillie bajatzen zan. Ta neuk esan notsien: “Ai! Ta oin zelan gauz gu? Abadeik ez herridxen. Oin umie bautizau zelan?”. Ta esan eusten osabiek, karmelitie zan.: “Neu be hamen naidxan. Umie bautidxeuko xonau”. “Ba bautidxau biher dozue /bikozue/, ze abadie etorri artien ezin geinkez umiek bautizau barik euki”. “/Etxeken/ ez jeken horrenbeste prisa”. Eske-eske, baia guk beti pentseten giñun hoidxe. Iguel goxaldien jaidxoten bazan, illuntzizen iguel bautizau /bijuen/ biher juen, eitten zien orduen. Ta ni estu. “Ez zaitte estutu”, eitten osten osabiek. “Ez zaitte estutu, zertuko xonau”. Baia halan ta guzti be, luzetu ein zan. Hogeta batien jaidxo ta hogeta lauen zera, San Juan egune, ta esan eusten: “umie ondo xan. Umiek /etxen/ kuidaurik. Ta San Juan egunien, bautidxeuko xonau. Mezie emongo xonat ta gero meza ostien, umie bautizauko xonau”. Ta halantxeik. Baia ostin ni txarto! Haidxe zera, afrentziño bat, entzun eitten giñuzen geuzak-eta.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia