Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Sinesmen kontuak; Garizumako sermoiak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-004-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Garizuman, bederatzi eguneko sermoiak. Sermoien helburua. Aurreko belaunaldien sinesmen kontuak. Debekuak; bekatuak. Aramaittako kanpaia.

Transkripzioa

- Ta lehen misiñuek edo itten zien?
- Misiñuek?
- Misiñuak edo…
- Bai.
- … ze zien?
- Zerien, garizuman, misiñuek. Misiñuek esaten [oskuen]. Misiñuek, ba, beratzi eguneko zerak, sermoiek esan gureko dozu. Bai. Sermoiek eta… [maietzien] ta… ba, [txandie], baten Azatzan eingo zien ta hurrengo beste auzo baten edo ta… Fraiden bat-edo ekarri ta beatzi eguneko zerak, misiñuek.
- Ta sermoiek izeten zien?
- Sermoiek izeten zien. Oin horrek ez dao, oin ez daz. Oin ez da entzuten, baiñe gu gaztiek gitzenien ta…
- Ta ze zan, beatzi egunien segido?
- Segidu! Goxien mezie edo zera emuten euen ta gero atsaldien, ba, hiruretan edo [sartu] ta sermoie galanta.
- Zeren gaiñien izeten zien?
- Ez dakit nik zeren gaiñien izeten zien.
- Edozer gauzen gaiñian?
- Bai, ba.
- Kristauek zuzenketako edo…?
- Bai, ba! Zuzenketako! Formalak izeteko edo…
- Oker ibiltten ziñein ala?
- Oker gu ez, baiñe… horrek gure aurretikuek zien. Bai. Gure denporarako jentie zertute euen asko, horrek aurrekuok. Baiña horrek, horrek misiñuok eta horrek bai, artien bai.
- Eliziak beste aginpide bat edo, ezta?
- Bai, ene! Aginpidie? Beste aginpide bat euken.
- Ta bilddurre-ta egoten zan hor orduen sermoietan ze esango edo…?
- Bai! […] orduen.
- Abadiek?
- Bai. Abadie [orduen] kanpotik ekarten euen. Fraiden bat edo jesuittie edo…
- A! Kanpokue, gaiñera?
- Kanpokue! Ta […] itten bedeatziur… zeroi itten…
- Ezezaunen bat, orduan…
- Bai. Baltsiuatik eta dantziatik eta gogor eitten euen. Oin, oin, oin dantzia… […] dantzioi.
- Ta horrek mezetan esaten zittuen?
- E?
- Baltsiuen gorabeheran ta mezetan…?
- Mezetan sermoie itten euen ta gogor itten euen. Orduen? Bai. Dantzien gaiñien ta… Nere [orduko…] dantzien gaiñien zera… aramaittakotan neska-mutillak formal-formal etxera. Baiña…
- Ta aramaittakue zer da?
- E?
- Aramaitakue?
- Aramaittakue, kanpaie joten euen, aramaittakue.
- Kanpaia zetarako?
- E?
- Etxeraketako?
- Ba, etxeraketako edo… illunkara danetan joten euen zer guztietan. Aramaittakue esaten jakon.
- Ta ze ordu inguruetan joten eban?
- Ba, illundu… illunkaran, illundute… Kalien be bai, e! Kalien be joten euen, e?
- Retiradie…
- Retiradie, bai, bai, retiradie.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia