Arrasate (Gipuzkoa)

Doktrinaren garrantzia

Doktrinaren garrantzia <p>Eskola kontuak. Bi eskola desberdin, bata neskentzat eta bestea mutilentzat. Bost-sei urterekin hasten ziren eskolan. Garrantzi gehien zuena, doktrina ikastea. Maisu-maistren inguruko gorabeherak. Eskola erdaraz eman zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskola kontuak. Bi eskola desberdin, bata neskentzat eta bestea mutilentzat. Bost-sei urterekin hasten ziren eskolan. Garrantzi gehien zuena, doktrina ikastea. Maisu-maistren inguruko gorabeherak. Eskola erdaraz eman zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolan be, ni akordetan naz, han auzuen, ba, gaur haik daukie... haik gizonak daukie hirurogeta sei-zazpi urte, nik daukat berrogeta hamazortzi urte, ta danok alkarreaz ibiltten giñen eskolan. Eskolia danendako izeten zan bardiñe. Orduen ez euen graduaurik eta zerik. Batzuk alde baten eta bestiek bestaldin, orduen ez euen. Danak batera!
- Eta eskolia bertan auzuan zeuan?
- Auzuen euen. Auzuen euen neskandako ta mutillendako.
- Ta? Aparte?
- Aparte.
- Bi?
- Bi.
- Edo bertan tokixan...?
- Ez, ez, ez. Bi eskola euezen, "derecha-izquierda", ezker-eskuma, ta bat izeten zan neskatillandako ta bestie mutikuendako.
- Eta nun zeuan hau eskoliau? Oin be han dao...?
- Bueno, oin dao Zigorlan bat, mutikuek ibili giñen eskolie hutsik dao ta bestien dao zaharren tabernia. Han Zigorlako elixa parien dao etxe zahar bat ta hantxe. Ta, bueno, ba, hantxe ibili giñen ta hantxe ikesi geuen ikesi geuen apurra. Asko ez.
- Zenbat urtekin hasten zan orduan eskolan?
- Bost-sei urteaz, bost bat urtekin. Baiña orduen eskolian printzipalena izeten zan dotriñie ikestia. Orduan dotriñie ikesi biher zan ondo. Dotriñie. Bai, ni hartuta nao egurkada ederra dotriñiaatik.
- Bai, e?
- Bai. Bueno...! Abadiek etorten zien ta erueten niñuen elixara. Ta esaten oskuen: "Bueno...". Orduen, gaiñera, erderaz eitten zan. Maisuek be zien... zan falangista bat.
- Kanpotik etorrittakuak...
- Kanpotik etorrittakua, [erdal herrittik] etorrittakua ta gero euen, maistria euen Mondragoeko alabia, baiña zan margaritia: Maria Urbana [Juzgain]. Ta maisua zan Don [...], baiña zien frankista hutsak. Ta abadiek be erderaz. Ta eruten giñuen elixara ta esaten oskuen: "Bueno, ahora tenéis que hacer examen de conciencia y propuesta de enmienda". Asko genkixan guk zer zan! Bai, horrek hola izeten zien.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia