Belaunaldien arteko harremana

Bixente zortzi anai-arreben artean bigarrena zen, hortaz txikiagoak zaindu behar izaten zituen sarri. Gainera, auzoko beste umeak ere beraien baserrira joaten ziren askotan. Sasoi hartan familia handiak izaten ziren gehienetan. Adin desberdinetako umeak elkarrekin ibiltzen ziren, bai jolasean baita eskolan ere.

Belaunaldien arteko harremana <p>Bixente zortzi anai-arreben artean bigarrena zen, hortaz txikiagoak zaindu behar izaten zituen sarri. Gainera, auzoko beste umeak ere beraien baserrira joaten ziren askotan. Sasoi hartan familia handiak izaten ziren gehienetan. Adin desberdinetako umeak elkarrekin ibiltzen ziren, bai jolasean baita eskolan ere.</p>
Hizlaria(k): Pagoaga Gallastegi, Bixente
Herria: Arrasate (Gipuzkoa)
Proiektua: Arrasateko haur kantak eta jolasak
Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao - Asier Sarasua Aranberri
Data: 2004(e)ko urriaren 11a
Iraupena: 0:01:05
Erref: ARR-001/003
Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao

Transkripzioa

- Bai.
- Esan dozu lehen, beti ume artian edo, ez?
- Bai. Beti ume artien.
- Jende asko izan zarie...
- Izen giñen zortzi, ni nitzen bigarrena. Eta, ba, bueno, beti ume artien. Amak, aitte faten zan fabrikara, eta amak, ba, eruten euen basarrixe. Ta amandriakin, ba, umiek eta ume txikixek mordue egozen atzetik eta, ba, benga! Ta gero auzokuk-eta junteten zien, aldamenekuek be bai. Bi bizitzako basarrixe zan. Eta aldemenekuek eta...ume mordo bat juntetan giñen! Orduen etxe bakotxin izeten zien, ba, zazpi-zortzi normala izeten zan. Gaur ez dao holakoik. Gaur bat, bi edo bapez. Bai.
- Baiña zuek etxebizitza bittan ya hamarretik gora, ez?
- Bueno, bestekuen ez zien hainbeste, baiña bai, gu han mordua juntetan giñen. Ume mordua juntetan giñen. Ta gero beti izeten die etxe batzuk [...] eta, ba, bueno, auzoko umiek-eta juntetan giñen, han asko juntetan giñen.
- Zeuenian?
- Geurian. Bueno, ta eitten [gittun], ba, geure jolasak eta geure dibersiñuak.
- Ta, gaiñera, edade diferentietakuak egongo ziñazien, ezta?
- Bai. Hor, zortzi-hamar urten aldien danak baten sartzen zien. Eskolan be, ni akordetan naz, han auzuen, ba, gaur haik daukie... haik gizonak daukie hirurogeta sei-zazpi urte, nik daukat berrogeta hamazortzi urte, ta danok alkarreaz ibiltten giñen eskolan. Eskolie danendako izeten zan bardiñe. Orduan ez euen graduaurik eta zerik. Batzuk alde baten eta bestiek bestaldin, orduan ez euen. Danak batera!
- Eta eskolia bertan auzuan zeuan?
- Auzuen euen. Auzuen.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia