Oñati (Gipuzkoa)

Artaldeak gutxituz joan dira

Artaldeak gutxituz joan dira Ardiak neguan etxean egoten ziren, belar ondu eta arbiarekin gobernatuta. Behin martxoa pasatakoan, mendian libre egoten ziren. Pinurik ez zegoenean larre gehiago zuten abereek. Garai batean ia baserri guztiek zuten artaldea. Gaur egun bi baserrik besterik ez dute jarraitzen ardiekin Zubillagan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-073-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ardiak neguan etxean egoten ziren, belar ondu eta arbiarekin gobernatuta. Behin martxoa pasatakoan, mendian libre egoten ziren. Pinurik ez zegoenean larre gehiago zuten abereek. Garai batean ia baserri guztiek zuten artaldea. Gaur egun bi baserrik besterik ez dute jarraitzen ardiekin Zubillagan.

Transkripzioa

- Eta nun erabiltzen zenduezen?
- Ardixak?
- Bai.
- Oin neguan hementxe, etxe inguruan, ahal dan moduan. Udan erretirautako behar igarra beuen ondo. Arbi denporan arbixa puxka bat febrero-marzo aldera eta. Ez, behin marzoa ezkero ez, behin febrero-marzoa ezkero libre, orduen piñurik eta ez euela ta larra gehixau xauan, basuan be.
- Ardixa be bai gehixau.
- Bai ardixa be, oin esaten xuau oin be asko dauela, baiña keba! Oin hemen hiru etxe honeittatik, bi artalde barik behintzet, hirugarrenak banaka batzuk bai. Eta gero ba hor gora...
- Hori lehen.
- Hori lehen.
- Gaur horreik be ez.
- Gaur bape ez xok, hemen bapebe ez xauk, gure aldekuak xakok oin hogeta zortzi bat-edo, solterua, ointxe jubilau in dok bera bere kapritxuz Altunenetik. Ointxe urtebete. Eta horrek hemen zertzen (di)txuk, geure zelaixak horrek ebalten (di)txuk eta.
- Garbittu alde, ezta?
- Klaro.
- Eta Matromaik be eukiko (di)ttu...
- Matromaik artaldia hor dako Matromaik. Hori be fan dok. Matromain hor neska-mutillak xazak, eta Miel ez dok ezertarako gauza.
- Orduan ya ez dakuei ardirik?
- Bai.
- Eta nok ebalten (di)ttu?
- Udan zera faten (di)ttuk, Degurixara.
- Degurixara, bai.
- Fan ez, bialdu itten (di)txuei, Araozgo zeren batek lagunketan ostek ardixok eruaten ta, baiña Miel han egoteko ez dok gauza ya.
- Eulali eta Miel bixak dagoz Matromain?
- Bai, bixak. Besterik ez, bixak xazak. Beste arreba bat hemen xakok, Garaikuan, Mendizabal.
- Eta hemen orduen Zubillagan be, garai baten etxe danak euko euen euren artaldia ta euren ganauak.
- Hemen baserrixak gehixenak, bai. Eta ganaua be gehixenak.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia