Mañaria (Bizkaia)

Bataioak eta umeen izenak

Bataioak eta umeen izenak <p>Bataiatzera umea ama pontekoak eramaten zuen. Aita eta ama pontekoak joaten ziren bataiora, baina umearen aita ez zen joaten. Umearen izena, mutikoa bazen, aita pontekoak erabakitzen zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-002-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bataiatzera umea ama pontekoak eramaten zuen. Aita eta ama pontekoak joaten ziren bataiora, baina umearen aita ez zen joaten. Umearen izena, mutikoa bazen, aita pontekoak erabakitzen zuen.

Transkripzioa

- Ta nor joaten zan bautidxora?
- Madriña bat. Madriñi esaten gontsen batek umie eruten aban. Ta gero aitte puntakuek eta ama puntakuek. Aitte puntakue ta ama puntekue ba, ez dakit zuk esaten dozun, aittebitxi ta amabitxi.
- Bai, bai, bai. Eta aitte bera?
- Ez.
- Ez?
- Aitte ez.
- Semea: Ez zan eliza zalie.
- Aitte beti elizara, baia umiek, umiek, bautizuen ez euen hori, kostunbrioi. Hemen ez behintzet. Aitte sekule be ez zan juen aitte.
- Umien izena nok elegitute eban? Umien izena?
- Umien izena hori beste bat. Horren izena han auzuen beheko baserriko mutil bat, ta orduen ez zan baia oin beren andrie zan, bizi da hori Felipa Insunza, horren amabitxidxe zan.
- Semea: Ama ponteko.
- Ama ponteko. Ta batak hau imiñi biher jako biher jako /bidxako/; bestiek bestie imiñi biher jako /bidxako/. Baie orduen esaten zan, aitte puntakok mutillena, aitte puntakok, esan biher deuela /bideuela/. Ta auzun be, esaten euskuen gaztiek eta be, batien Jabier, bestien ez dakit zelan, ta zer idxen imini biher dotsezue /biotsezue/? Ta baia ez dakigu. Aitte puntakuk berak esan biher daule /bidaule/ diño-ta. Elizara aitte puntako ama puntakuek eta aiñie umiaz, ta izen imiñi biher jakon /bijakon/ jakin ez, horrek. Ta abadiek hasten zan orduen zerien eta: “Bueno, ze izen dakarzue?”. Ta gero beittu bestik, bestik beittu ta, aitte puntakok: “Apolinar!”. Ixenik akordau ezin ta etxin be gero.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia