Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Elizaren indarra gizartean; jaunartzea

Elizaren indarra gizartean; jaunartzea <p>Doktrina non ikasi zuen kontatzen du; dena erdaraz. Jaunartzearen inguruko azalpenak. Pazkoako txartela. Elizaren indarra herrian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-014-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Doktrina non ikasi zuen kontatzen du; dena erdaraz. Jaunartzearen inguruko azalpenak. Pazkoako txartela. Elizaren indarra herrian.

Transkripzioa

- Baraurik joan behar izaten zenuten (elizara)?
- Bai. Hori zan penitentzian moduan Garizuman.
- Dotriñia non ikasten zenduen, eskolan bertan ala abadiak erakusten zotsuen?
- Eskolan "preguntas y respuestas". Niri, "Eres cristiano?", "Sí, soy cristiano por la gracia de Dios". Hurrengo preguntie nik bestiei. Eta bestiek erantzuna. Eskolan holan, eta parrokixan be holan, baiña dana erderaz. Nik horrek salbiek eta kreduek-eta etxien ikesi neuen euskeraz.
- Eta dana jarraixan?
- Bai, bai. Ze esaten geuen be ez zekigun. Baiña… hala!
- Eta jaunartzia zenbat urtekin?
- Jaunartzia eitten zan zazpi urtekin. Eta orduen juaten zan soiñekuekin, hola motzakin eta holan. Eta gero "comunión solemne", hamabi urtekin-edo; eta orduen zuririk.
- Dotore.
- Bai.
- Hortarako zer izeten zan? Soiñoko barrixa? Modistiak egindakua?
- Modistiek ez, amak. Amak eindda. Etxe guztietan bakotxak bere amak. Orduen danak ekixien horrek gauzok eitten-eta.
-Mutillak zela joaten zien, fraka laburrak?
-Marineruekin, e, mutikuek faten zien orduen be. Gurien dauz gure Iñaki-ta Paulenak-eta, marineruekin. Eta amak esaten auen berak jositta auzela.
-Eta jaunartzeko, dotriñia ondo jakin bihar zan, ezta?
-Oso ondo.
- Ez zekixenak ezin zeban egin?
-Komuniue eindda gero, Pazkuek aillegetan zienien, mundu guztia juan bihe zan komulgetan, eta txartelak emuten auen, etxietara bialketan auen txartelak; ez, txartelak eskaketan sankristixira juan bihe zan, eta txartela emun aurretik abadiek dotriñie preguntetan auen. Eta ez zakixenai ez utsien emuten, ezin eikien komulgau. Diktadura haundixa auen elixan, haundixa!
-Eta txartelan billa nor joan bihar zan, umiak, eta jente nausixa be bai?
-Danak. Eta bezperak egoten zien domeka atsaldetan, eta bezpera ostien sankristixara, Garizuman izeten zan hori Pazkuetan komulgetako. Eta komulgetan gintzenien, txartela han bandeja baten itxi bihe zan, ikusi daixen abadiek komulgau dala "fulana de tal". Diktadura haundixa. Hori diktadurioi oin dala denpora gutxi arte egon da elixan, e. Ointxe dago askatasuna zorionez, e, eta oin goguak emuten dutsana doia, eta ez doiena ez, eta kitto. Baiña kosta da hori konsegirutia. Elixia beti izen da oso diktadura haundikua.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia