Oiartzun (Gipuzkoa)

Bataioa

Bataioa <p>Lehen, jaio eta hurrengo egunean bataiatzen zen. Inudeak oinez eramaten zuen haurra, mantoian bilduta. Amak etxean gelditu behar zuen, eta aitabitxi-amabitxiak joaten ziren bataiora.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen, jaio eta hurrengo egunean bataiatzen zen. Inudeak oinez eramaten zuen haurra, mantoian bilduta. Amak etxean gelditu behar zuen, eta aitabitxi-amabitxiak joaten ziren bataiora.

Transkripzioa

- 'Ta bataiyatu hurrungo eunin in ber zen!

- Ordun bai.

- Bestela?

- Ordun bai. Ordun ziorra 'o, ez dakit ze izaten zen, bronka, errespeto haundiya zen! Egualdi ona bazen, txarra bazen, mantoiyan billu, 'ta ez zen zeik, e! Taka taka taka taka. Oseake oiñez ekarri ber zen.

- Ama ez zen joten haurrakin.

- Ez, ez. Ama eun batzutan oyin. Oain jeikitzen dia auro! Pizkorruk dilako, biño oyin, oyin. Zazpi eun nei aindu ziten oyin. Eta ordun diferente izaten zen.

- Atautxiya 'ta amautxiyakin joten zin, ez? Bataiyatzea, 'o...

- Madrina. Bai, iñudia haurra eamateko, familikon bat 'o beste bizitzakua... Kompaziyo batea gue itxian izango zen seguraski, guk bi bizitzako baserriya genun. Hango amona zea, komadrona. Komadrona hango amona, eta geo hurrungo eunin bataiyua pues hango amonak 'o hango... Beste andria 're bazen eta geo atautxiya 'ta amautxiya. 'Ta ingo zuten Matteonin 'o Txikierdin 'o merienda lege bat eta bueltan bueltan etxea. Eta gehiyo ze...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia