Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gaztetako ibilerak; jai giroa

Gaztetako ibilerak; jai giroa <p>Gaztetako ibilerak. Bedo&ntilde;a auzoko gazteak Arrasatera joateko joera izaten zuten. Neskatan edo mutiletan nola egiten zuten; gramola jartzen zuten plazan eta dantzaldia egoten zen. Handik urte batzuetara soinujolea joaten hasi zen herrira. Abadearen jarrera zein izaten zen aipatzen du; sermoiak, penitentziak, eta abar.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-014-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztetako ibilerak. Bedoña auzoko gazteak Arrasatera joateko joera izaten zuten. Neskatan edo mutiletan nola egiten zuten; gramola jartzen zuten plazan eta dantzaldia egoten zen. Handik urte batzuetara soinujolea joaten hasi zen herrira. Abadearen jarrera zein izaten zen aipatzen du; sermoiak, penitentziak, eta abar.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Dana dala, herrira jaitsi behar zirenean (baserritarrak) plazara-eta?
- Herrire etorten zien San Isidrotan, domeketan danak hementxe, e, auzo guztiak. Eta Bedoñakuak, Bedoña zan Atxabaleta lehenau, baiña harek pentsetan auen dotoriauak-ero ziela, eta kanbixau zien Mondrauera. Eta hara juan zien. Baiña gero etorten zien domeketan-eta, hango neskak-eta, eta txistu-eta eitten utsien mutillak, etorten zienien hona. Klaro. Baiña jeneralien neskak be Mondrauera, e, Bedoñakuek. Beti konsideretan zien eurak, e, oso…
- Orduan jokeria zeuken Mondrauerako?
-Bai. Eta auzo guztiak etorten zien honaxe domeketan. Eta jente pillua kalien. Danok "de bracete" esaten zan orduen. Holan hobatu, danok kalien, gora ta behera, pasiuen. Orduen tabernetara-eta, gizonezkuek-eta, baiña neska-eta keba.
- Zein izaten zan pasiatzeko lekua?
- Honetxek kaliok. Eta gero musikia hasten zanien, gramolia esan dotsut lehen, txabola bat morukue auken horrek [Alkurrenok], eta ze diskutsuk ete zien hareik plaka haundi batzukin-eta. Eta gramoliek joten euen musikia dantzan eitteko. Eta haretxegaz dantzan eitten zan. Eta gero etorri zan Angiozarko itxua handik denporara, plazara zertzen, soiñua joten. Eta hari ifintzen jakon erdi-erdixen halako tablau bat, eta eskillaratxo batetik igoten auen, silla bat ifintten otsien, eta trin, trin, trin, eta guk inguruen danok dantzan.
- Orduan dantzia zela izaten zan?
- Eta jentia, dantzan ez zebillena, aldamenian begira dantzan dabitzenai.
- Sueltua, agarraua?
- Danetara; agarraua be bai, eta sueltue be bai. Agarrauek beti existidu dau, e. Han gramoliak be euken dana agarraua.
- Abadiak ez zeben protestatzen?
- Bueno, abadiek, e, dantzan eitten bazeuen, buenoo! Baiña eitten zan, e, eitten geuen, e. Baiña iguel penitentzie seitterdittako mezie aste guztien.
- Konfesau egin behar izaten zien horrek gauzok?
- Bai. Eta ni faten nintzen, nire moruen asko, zortziretan sartzen gintzen, kontau notsuten tailler batera zela fan nintzen hamalau urtekin lanien, ezta, eta seitterdittan egoten zan mezie, lehenengo mezie entzun, armozau eta lanera. Baiña seitterdittako mezie zan penitentzia.
- Baiña zergatik? Konfesau egiten zenduezelako horrek gauzok? Edo berak ikusi?
- Sermoiak-eta holakotxiek eitten zien. Sermoietan-eta betik infernua, betik infernua, infernua, infernua, infernua.
- Dana izango zan pekatua?
- Dana pekatu, dana pekatu.
- Mutil bati laztana emutia?
- Bueno!, atrebidu be ez hori konfesetan. Nik behin dantzan egin neuen mutil bategaz, eta gustora nabillen mutillaz, eta ba! Baiña pasau neuen larrittasune konfesionarixuen, eitten nosten preguntiekin, larrittasunekin, belauniko, eta hola, "Ave Maria Purisima, sin pecado concebida", holan bai, eta nabillen hankei mobimentu baten, bai, eta zapatiek hankatik urten osten, eta urten neuen konfesionarixotik zapatie eskuen nauela. Eta nire moduen danak, e; billurtuta konfesetan juateko.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia