Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

San Antonioko erromeria

San Antonioko erromeria <p>Kalean ez zen aldaketa politikorik nabari errepublika garaian. Orduan, etxeetan irrati gutxi zeuden. Domeketan San Antonioko erromeriara joaten ziren dantzara. Mutilek pezeta bana ordaintzen zuten soinujolearentzako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-013-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kalean ez zen aldaketa politikorik nabari errepublika garaian. Orduan, etxeetan irrati gutxi zeuden. Domeketan San Antonioko erromeriara joaten ziren dantzara. Mutilek pezeta bana ordaintzen zuten soinujolearentzako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta holan kalien, ikusten zan Durengon eta Zorrontzan-ta mitiñek eta holako kontuek?
- Ez, guk ez giñun holakorik ikusten, ez. Horrek ba, lokaletan eingo zittuezan edo barruen-edo, ez giñuzen ikusten ta orduen telebisiñorik be ez egoen ta radixorik be gitxi. Radixo baten batek baeben, eukitzen eben, baia hemen inguruen radixorik dekena, orduen radixoa dekena handixe zan, ta ez eben…
- Ta nora joaten ziñien zuek radixoe entzuten?
- Ba, inora bez. Ba, inora bez ez giñen jueten radixoa entzuten. Ba, domeketan San Antoniñora erromerixera, hantxe jantzaldi batzuk ein ta ba, soiñue joten eban batek eta pozik.
- Zeinek joten eban?
- Bai, hil zen Txarterina batek, bai. Zelan eukan izena Txarterinak?
- Emazteak: Prizio
- Prizion anaixiek Mariano, Mariano Txarterina. Ha zan soiñularixe hemen Eubekue ta hak joten eban soiñue domeketan ta pezeta bat edo kendu ta arratsaldien ta hala! Libre gero jantzan eittie.
- Pezeta bat kendu noreri? Pezeta bat noreri kendu?
- Mutilleri, neskak debalde.
- Zer dala ta?
- Pribilejixue.

Egilea(k): Izaro Aretxabaleta (Urritxe institutua) , Beñat Goikoetxea (Urritxe institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia