Elias Atutxa Orobiobasterra
Euba auzoa; Amorebieta-Etxano (Bizkaia) (1920-2013)
Biografia
Austoa auzoko Austoalarra etxean sortu zen 4 neba-arrebatatik seme bakarra izan zena. Ama bertakoa zuen eta aita Bernagoitia auzokoa. Errepublika sasoiko Eubako eskola ezagutu zuen Durangoko maristetara joan aurretik. 18 urterekin, Espainiako Gerra Zibila bukatzeke zegoela, soldadu joan zen eta sei urtez egon zen Espainiako lurralde desberdinetan, baina sekula ez frontean. Baserrian jaio eta bizitakoa denez, beti ibili izan da baserriko beharretan. Zornotzako toponimiako ahozko era jasotzeko egindako grabaketetan bere emazte Agedarekin batera hartu zuen parte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AMO-013 | 2011 | Zornotzako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
AMO-026 | 2007 | Zornotzako toponimia | Rakel Iruarrizaga - Ane Olabarri | ||
AMO-040 | 2007 | Zornotzako toponimia | Rakel Iruarrizaga - Ane Olabarri |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute