Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Kuartelean goseak

Kuartelean goseak <p>Soldadutzan gosea pasatu zuen. Hasieran Iru&ntilde;ean ondo jaten zuten, baina Bartzelona hartu zutenetik gose asko pasatu omen zuten soldaduek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-013-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldadutzan gosea pasatu zuen. Hasieran Iruñean ondo jaten zuten, baina Bartzelona hartu zutenetik gose asko pasatu omen zuten soldaduek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta bai, gosie pasetan giñun. Gero, hor, gu jun gintzezanien ia lelengotaz ondo, ondo jaten giñun Pamplonan, ba patatak okeliaz iguel, okeliaz nahasteute apurtxu bat, ta peskie. Ta eguenetan, holako peskadillie buztena dauen lotute zerien, frijidute orixotan, ba bakotzari bat, gero. Ta baia gero, Bartzelona-edo hartu zanien, ia sartu zan gose bat, bueno ba, orduen esate oskuen, “pescado en salsa” esate oskuen ez, iguel, ta “pescado” bai, hazurrek saltsan, ezebez, ta gosie, bueno ba, ta paseu ein biher, gosie paseu ein biher, ta ogi baltza, ta jaten giñun bezkaldu orduko emoten oskuen ogixe ta bezkaitten hasi orduko ogixe janda.
- Ta zer gosetute?
- Bai goziaz, ta han Albaceten euki giñun hor amistadetxo bat matrimoniño bat ta haixek ogi apur bat ta holan zuzentzen oskuen. Ba danari ez, geuri, erropie garbitu ta eitten oskun, ta iguel holako ba panezillo bat edo lantzien behin emote oskun. Ta jolin, ba pozik.
- Ta ogi baltza esan dozu?
- Bai, ogirik ez zeguen orduen , razionamentuen egon zan-ta.

Egilea(k): Julen Alberdi (Urritxe institutua) , Olaia Justo (Urritxe institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia