Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Ogi barik gosea ezin kendu

Ogi barik gosea ezin kendu <p>Ogiz eskas ibili omen ziren, eta ogi barik gosea kentzea zaila dela dio Eliasek. Errotak itxita egon ziren, eta irin falta zegoen. Guardia Zibilek zaintzen zituzten errota inguruak. Oromi&ntilde;oko Erdiko errotara eramaten zuten alea ehotzera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-013-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ogiz eskas ibili omen ziren, eta ogi barik gosea kentzea zaila dela dio Eliasek. Errotak itxita egon ziren, eta irin falta zegoen. Guardia Zibilek zaintzen zituzten errota inguruak. Oromiñoko Erdiko errotara eramaten zuten alea ehotzera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, esan dozu jateko faltie eukin zenduela. Jateko faltie, raziñoagaz esan dozu.
- Emaztea: Hor ogixe ta.
- Ba, ogixe-ta, ta bakizu.
- Baia, ogixe ez zenduen etxien eitten?
- Emaztea: Bai, baia hor urunen faltan, urune galazota euen.
- Ogixe ona da, ta ogixek gose asko kentzen deu, ogixe falta badekozu egun askotan, gosie ez da kendu be eitten. Ez, ogixek bete eitten deu.
- Zer eukin zenduen, urun faltie?
- Bai. Urun faltie. Baia errotak be ba eruen ein bier ixeten zan ta.
- Konteu, konteu.
- Bai, konteuko dotset, bai.
- Emaztea: Urun kontuek.
- Bai. Orduen errotak be zertu egon zien, galazota-edo, ta urune eittie be. Ta ba iguel jun biher izeten zien geubetan-ta jun biher errotara. Guarda zobillek edo ostien harrapeu edo ezkero ba kendu edo zorrue be iguel. Ta geubetan-ta jun biher ta errotarixek be billurrez egoten zien ixoteko. Bai.
- Ta nungo errotara joaten ziñen?
- Hara Oromiñora. Gorromiño bakizu nun dauen? Hara.
- Zer errota, dauena han? Ba Oromiñon badau bat baiño geixau, ezta?
- Bai Oromiñon Erdikoerrotie, Erdikoerrotara. Ta Bekoerrotan dau beste bat. Ta gero gorau be egongo da besten bat. Txarroan-edo.

Egilea(k): Mikele Gutierrez (Urritxe institutua) , Unai Sulibarria (Urritxe institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia