Larreako meza kantatuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-013-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Larreako elizara joaten ziren Zornotzako ikasleek errespontsu hunkigarriak abesten zituzten. Eliasek oso gustuko zuen meza kantatu haietara joatea. Trenez joaten ziren Larreara. Gerra aurretik bazegoen tranbia ere, baina gerraostean ezkutatu egin zen.
- Auzoa: Euba
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: AMO-013/016
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
- Ba lehen Larran estudiantiek, mutil gaztiek e, ba egoten zien koroia eindda uliaz: honan ebai bai barrenetik dana, zeruen, ta gero hemen itxi ta gero goidxen be ebaitte. Koroia eindde zeraaz. Eta hamazortzi-hogei urteko mutillek. Iguel Larrara juen ta etorten zien igual hogeta hamar estudiante edo zerien, mezara iguel, errespontsue kantetan. Baiña kanteu harek errespontzue…! Lastimoso! Noberari be negarra emoteko moduen [...ten] zan, e, peniaz. Bai, danak batera eta zelan kanteu, Larran! Bai, ni gusture jueten nintzen mezie entzuten, haren kantak entzuten.
- Larrara? Zelan? Ze hametik urrun dau Larra.
- Bai, trenien juenda Zornotzaraiño ta gero handik oiñez.
- Tranbixe hemen ez?
- Gerra aurrien tranbixe eon zan, baia gerra ostien, akabeu zan tranbixe. Hor zubixek bota zittuezan ta gero, ba, atzera ez zan ipini tranbirik. Zornotzaraiño ipini eben tranbixe, ta hemetik Durungoraiño egoten zan lehenau, ta, ba, orduen akabeu zien hemetik, Zorrontzatik Durungoraiño tranbixe gehixau ez zan etorri. Baiña jueten giñen, ba, trenien. Ta trenetik gero Larrara tiradatxue. Ta meza kanteue-ta eoten zan. Ta politto!
Egilea(k): Julen Zarrabeitia Azarloza (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!