Larreako meza kantatuak<p>Larreako elizara joaten ziren Zornotzako ikasleek errespontsu hunkigarriak abesten zituzten. Eliasek oso gustuko zuen meza kantatu haietara joatea. Trenez joaten ziren Larreara. Gerra aurretik bazegoen tranbia ere, baina gerraostean ezkutatu egin zen.</p>