Mañaria (Bizkaia)

Ama emagin zuela jaio ziren Luziaren umeak

Ama emagin zuela jaio ziren Luziaren umeak <p>Luziaren ume denak etxean jaio ziren; bi erditzetan hartu zuen parte medikuak, baina beste denetan emagin lanak Luziaren amak egin zituen. Ume bikietako lehena amak atera zion, baina bigarrenarentzako medikuari deitu zioten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Luziaren ume denak etxean jaio ziren; bi erditzetan hartu zuen parte medikuak, baina beste denetan emagin lanak Luziaren amak egin zituen. Ume bikietako lehena amak atera zion, baina bigarrenarentzako medikuari deitu zioten.

Transkripzioa

- Ta zuk umiek etxien euki zenduzen danak?
- Danak etxien.
- Nor ibiltzen zan partera-edo?
- Ama.
- Zure ama?
- Neure ama.
- Partera?
- Neuretzako neure ama zan. Ta medikuaz bi. Aurretiko aldiz pentseten dot medikue etorri zala. Lelengokuaz, lelengokuek daukoz hirurogei urte einde. Hogeta bat urtaz ezkondu nintzen! Hirurogei urte daukoz einde. Haridxaz lelenkuaz. ta gero, bikotxak euki nebazan orduen. Ostin beti amaz.
- Semea: Kontau ahal dozuz zelakuek izen zien, eukitteko guztidxek?
- Zelan eukittakuek?
- Semea: Zelan euki ziñuzen umiek. Zelan jaidxo zien?
- Ondo. Danak ondo jaidxo zien!
- Bai, errez?
- Errez be, errez baiño be, zertxuau bai. Nausidxena ta bikotxa zien gatxenak. Nausidxena, bai nahiko gatxa zan! Izen be morroskotxue zan. Bai, morroskotxue zan. ta bikotxak, neskatue bai, neskatue goidxeko seiretan jaidxo zan ta mutikuek. Ta neskatu jaidxo zan amaz, neure amaz. Baia amak igerri ein otsen /eitsen/ beste bat euela. Ordun ez giñen joaten gu medikuengana-ta iñora be zertzen. Ta amak igerri ein otsen /eitsen/ beste bat euela, ta orduentxe, medikuei abisau. Ta jaidxo zan bata goidxeko seiretan jaidxo zan ta bestie goidxeko bederatzi, bederatzi-erdiek-edo, holan. Bai. Ta ha kosta ein zan.
- Ta zelan igarri otson, bigarrena datorrela-ba?
- Ba harek igerri ein otsen /eitsen/. Bueno, igerri ein otsen /eitsen/, beti esaten osten, aurretik be!: “Hor, bi xatozan”. Esaten ontsen: “ez eistezu niri ama hori esan, ze entzutiek be ez dakit zer emoten dosten-ta. Ez eistezu esan”. Ta ba nitzako be.
- Sorpresie, bi?
- “Ta nire gizonai be ez eizu esan! Ez babe, hor ibiliko ta gero, arteik hartu eziñik ibilko da-ta”.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia