Mañaria (Bizkaia)

Bi kuma ume bikientzako

Bi kuma ume bikientzako <p>Lehenengo umearentzako erositako kuman egin zuten lo Luziaren 9 seme-alabek. Ume bikiak ere izan zituen, eta orduan auzoko batek utzi zion bigarren kuma.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-002-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehenengo umearentzako erositako kuman egin zuten lo Luziaren 9 seme-alabek. Ume bikiak ere izan zituen, eta orduan auzoko batek utzi zion bigarren kuma.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta kunak?
- Bai, kunak bai.
- Zelakoak zien?
- Kunak? Nik euki neben kunie oso elegantie zan. Bikotxak euki nebazen orduen. Euzokuek batek, hori Felipa Insuntza hor dauena, nire beheko baserrire ezkondute eon zan. Ta esan eusten, “ba bigarren kunaik ez ein erosi! Neuk jaukenat (txaukenat) libre bai ta neuk /erungonat/ erungo donat”. Etxien einddeko kunie harek. Ez nik erosikue neuken oso kuna politte, oso kuna politte. Ta ha be neken koltxoatxoaz etxeko laniaz einde koltxoie ta haidxe.
- Ze, egurrezkoa edo zelakoa zan?
- Bai. Egurrezkue einde, ohien morukue. Ohien estiloko bat zan izen be. Koltxa, kuma ederra zan.
- Ta ze mobidu eitten zien-edo?
- Bai. Hau, eitten eban.
- Semea: Ni be kuma horretan eon nitzen.
- Bai. Ta gehidxau be bai.
- Beratziek, pasa zin kuna bardiñetik?
- Beratzirek. Esan duana, bikotxak euki nebazan orduen, haretxaz beste bat, kuna bat hari. Bikoitxetako batek.
- Semea: Ta gero ze ein ziñun kuna harekin, ba?
- Ba, ez dakitt zer pasau zan.
- Semea: Zuk jakingo dozu.
- Ba iguel jakingo dot, baia. Ta klaro, nik hazi nittuen ta kunie barri-barri euen hondiño, ez euken apurtute ezebez. Ta nire albora gero ezkondu zan nebaik zaharrena. Ta haren lehengo auki aben alabientzako, emon notsen hari. Ta ha be hantxe hazi zan, hantxe kunan. Ta klaro, izekok esaten otsen horri: “Apolinar, etorri te ereiozu honexi kumioni. Eroiozu”. Ta hau olgetan ibiltten zan ta ernegeuaz juten zan, baiña ein ein biher, haidxen. Kumiai ereitten ta umie negarrez. Ta hasi zan kumie geruau gogorrau, geruau gogorrau. Ez dau umie kumapera bota, horrek! Bueltaka ta bueltaka hasi zan orduen ta umie kumapera. Ez jakon ezebe pasau. Ez jakon ezer. Hori akordun eukiko dau.
- Bueno pasetan dizen gauzak die.
- Bai, baiña gaztetxue ez zan izen! Ta hori ta gero gehidxau ez naban emakumie ikusi. Ez naban ikusi ha emakumie.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia